Anoetako eraberritze lanak badoaz aurrera pixkanaka-pixkanaka. Estadioak forma hartzen duen heinean, ordea, antolaketa lanak egitea ere garrantzitsua da, sozio bakoitzaren eserleku berria zein izango den definitzeko. Eta lan horretantxe dihardu, hainzuzen ere, Logikalinek Realarekin batera.

Joan den martxoaren 17an, esaterako, Anoetan izan zen Logikalin sozioen inguruko datuak biltzen: norekin joaten diren partiduak ikustera, taldeka edo bakarka, estadio berriko zein eremutan kokatzea gustatuko litzaieken, kokapenetan aldaketarik egin nahiko luketen, etab. Hortaz gain, kokapenaren prozesuaren inguruko informazioa ere eskaini zitzaien.

Galdetegiak banatu, betetzen lagundu, dudak argitu eta bukaeran hauek jasoz, ondoren sozioekin bildu ahal izateko beraien aserlekua aukera dezaten. Logikalineko 80 lagunetik gora aritu ziren datuak biltzen, estadioko 20 sarbidetan banatuta.