Realzale Leiala programa abian jarri berri du Realak. Bazkideen fideltasuna eta konpromisoa saritzen duen programa da, lehen aldiz bazkideek zuzeneko abantailak jasoko baitituzte dirusaritan. Programarekin bat egin duten hainbat establezimentutan kontsumituz gero puntuak metatuz joangoa da bazkidea. Puntu horiek joan den partidu kopuruarekin biderkatu eta puntuak euro bilakatuko zaizkio. Beraz, zenbat eta Realaren partidu gehiago ikusi, orduan eta merkeago aterako da ikuskizuna. Izan ere, metatutako euroak bazkide kuotan deskontua egiteko edo beste bazkide baten kuotan erabiltzeko aukera eskaintzen du talde txuri-urdinak.

Irailean jarri zuten abian Realzale Leiala programa, eta harrera bikaina izaten ari da. Zabalkundea pixkanaka egiten ari badira ere, bazkide eta realzale guztiei informazioa eskaintzea da helburua. Erronka horretan Logikaline du bidelagun nagusia Realak.

Azaroaren 5ean, Realaren eta Eibarren arteko derbian, esaterako, informazio kanpaina bat garatu zuen Abaltzisketako enpresak hiriburuan. Aurrez garatu eta prestatuko fidelizazio kanpaina hainbat modutan burutu zuten, baina helburu bakarrarekin: Realzaleei informazioa eskeini, zalantzak argitu, Realaren web orrialdean erregistratzen lagundu edo webguneko ataletan nabigatzeko argibideak ematea.

Zaleek bezalaxe, aurrez hasi zuen bere jarduna Logikalinek partidako egunean. Arrasate, Bergara, Eibar, Deba, Azpeitia eta Zumarragatik abiatutako autobusetan agente bana aritu zen Realzale Leiala programaren berri ematen. Donostian bertan ere, RS Fan Experience deituriko animazio gunean izan ziren zaleekin bertatik bertara hitz egiteko; eta estadioan bertan ere aritu ziren, sarrera-irteeretan, korridoreetan, eta atsedenaldian baita taberna gunean ere.

Tabletak eskuetan, Logikalinek 15 laguneko lantaldea prestatu zuen ahalik eta informazio garbiena eta erabilgarriena eskaintzeko zaleei. Izan ere, Realak bere jarraitzaileen fideltasuna ekonomikoki saritzeko abian jarritako lehen fidelizazio programa da, eta gogotsu ekin diote realazaleen familia handitzeko erronkari.

Oinarri finko batek egiten du taldea sendo, beraz, hau abiapuntua besterik ez da izan.