Senekak eta Marik (euskal mitologiako irudiak) bat egin dute Txindokiko gailurrerako lasterketarekin.Senekak irakasten zuenez, ongiaren ezaugarrietako bat da hedatu egiten dela. Ekintza on bat ongiaz haratago joaten da. Txindokiko gailurrerako lasterketak sortu duen ongia antolatzaileek uste zutena baino handiagoa izan da. Tabernetan eta bilguneetan, pentsa zitekeen baino askoz apustu gehiago ari dira izaten. Guztiek dute faboritoren bat, begiz jotakoren bat. Dena den, jai giro batean guztiok jakin beharko genukeen zerbait ikusi da: desadostasunak eduki daitezke batasuna apurtu gabe. Badirudi Marik bere semeei dei egin diela Txindokiko gailurrean duen bizilekutik, bere gailurrera, bere etxera joan daitezen. Deiak gogorarazi du euskaldunek izadiarekiko eta bizitzarekiko duten lotura eta maitasuna. Eskualdean, inor ez da axolagabe geratu; guztiek izan nahi dute lasterketaren berri. Lasterketan, korrikalariak ez dira elkarren arerio; aitzitik, izadiaren indarrarekin neurtzen dute beren burua, beren bizindarra ezartzeko menderatu nahi duten indarrarekin hain zuzen. Senekaren ongia eta Mariren deia gu guztion bokazioarekin pareka daitezke, geure gailurra lortzeko gure lasterketa partikularreko partaide baikara. Hori da gu guztioi dagokigun apustu handia. Hoberenak irabaziko du. Horregatik, guztiak dagoeneko irabazle ikusten dira.