Logikalineko contact center-ak bere ateak ireki zituen abenduaren 2an, Abaltzisketako Txalburu eskolako hogeita hamar ikasle hartzeko, Aste Kulturalaren barruan. 

Landa-eremuen iraunkortasuna da contact center-aren kezka nagusietako bat. Urteak daramatza horretan borrokan, belaunaldi berriek tradizioei bizirik eutsi diezaieten eta, aldi berean, enplegua izan dezaten. Hori asunto inportantea da, gaur egungo bizimoduan; izan ere, populazioaren ia herena hirigune handietan bizi da, eta herri txikiak alde batera utzita daude.  

Logikalineko bi arduradun, Igotz Roteta eta Luis Mª Murua, aritu ziren neska-mutilei enpresako txoko guztiak azaltzen, igogailuetako alarma-zerbitzuak nola funtzionatzen zuen edo Gipuzkoako Ur Kontsortzioarentzat egiten den lana ezagutu ahal izan zuten gaztetxoek. Isil-isilik, telefonoz saltzen ari zirenengana hurbildu ziren, nola egiten zuten entzuteko asmoz; baina, batez ere ikasi zutena izan zen gaur egungo teknologiari esker posible dela munduko edozein punturekin komunikatzea.

ABALTZISKETAKO TXALBURU ESKOLAKO UMEAK LOGIKALINEN IZAN DIRA BISITAN