Bezero berri batekin ari gara lanean Logikalinen iragan irailaz geroztik. Gipuzkoa ekialdean, Txingudi bailarako  herrietako zerbitzuak kudeatzen dituen  Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuak (STTZ) enpresaren contact center zerbitzuen ardura hartu du Logikalinek lehiaketa publikoan.

Telefonozko arreta zerbitzua eskeintzeaz gain, deien harrera alegia, bezeroekin sor daitezken gainontzeko komunikazioez arduratzen ari gara, e-mailak, faxak, …eta abar, baita bezeoei egin behar zaizkien deiez ere. Lehendik ere Logikalinek badu eskarmentua halako lanetan, Gipuzkoako Urak bezalako enpresen arreta kudeaketa esate baterako, eta hori baloratua izan da guganako konfidantza azaltzerako orduan.

Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuak enpresak uraren zikloaren kudeaketaz  arduratzen da osotasunean, hau da, Txingudi bailarako uraren hornikuntzaz, estolderiaz eta saneamenduaz. Ur zebitzuen kudeaketaz gain, beregain hartzen ditu bailarako beste zerbitzu ere, lekuko entitate publikoen energia hornidura, kale garbiketa, edo hondakinen kudeaketa kasu. Aurrerantzean, zerbitzu huen inguruan Txingudi bailarako  biztanleek izan ditzaketen komunikazio beharrak asetzeko, Logikalinek espreski horretara zuzenduriko plataforma jarri du martxan.