Logikalineko lantaldea  Zerbitzuen diseinuan eta  erabiltzaileen esperientzian trebatzeko ikastaroa egiten ari da, Mondragon Unibertsitatearen gidaritzapean. Unibertsitateko Diseinu eta Berrikuntza Zentroa arduratzen da formakuntza emateaz, saio teoriko eta praktikoak uztartuz, baina batez ere, saio dinamiko eta parte hartzaileak prestatuz.

Ikastaro honen helburua bezeroei arreta egokia eskaintzeko metodología berriak erakustea eta baliabide gehiago eskaintzea da. Hala, prestakuntza honen ondotik  hainbat gaitasun barneratuko dituzte Logikalineko kideek. Hasteko, bezeroen beharrak azkarrago identifikatu eta hobeki aztertzen ikasiko dute, eta baita bezero horien erabiltzaileen beharrak ere. Horrela, ikuspegia zabaldu eta behar horien neurriko zerbitzua prestatzeko gai izango da Logikaline. Gainera, departamentu anitzeko kideek hartzen dute parte zerbitzu baten eraketan, eta ezinbestekoa da parte hartzean eta talde lanean egoki aritzeko gaitasun horretan trebatzea emaitza eraginkorrak lortzeko.

Talde lana, parte hartze aktiboa, beharretara egokitzeko prestutasuna eta erantzun eraginkorrak emateko gaitasuna, horiexek dira, hain zuzen ere, Logikalinek dituen balio nagusiak, eta horietan sakontzea du helburu; baita ikastaro honen bidez ere.

Logikalinek formakuntzan inbertitzen du, eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik egiten ari den azken ikastaro hau da horren adibide. Langileen formakuntza etengabea ezinbestekoa da merkatuaren beharrei egoki erantzuteko.

Zerbitzuen diseinuan eta  erabiltzaileen esperientzian trebatzeko ikastaroa Abaltzisketan bertan ari dira egiten, eta lan taldeko 14 kidek hartu dute parte.