Stranger Thingsen pasarte batetik atera eta George A.Romeroren buru makabroak pentsatua. Tim Burton de Beetlejuiceren  eskuak marraztua, Frankenweenie o Gabonak aurreko amets gaiztoa.

Horrelako kontrajarria, osoa eta sortzailea, horrelakoxea da Laura Chico, Logikalineri nortasuna eman eta irudiz osatzeko gaitasuna duena, eta aldi berean bere baikortasunak eta gauzak esateko erengatik,  bertako lankideen bihotzetan lekutxo bat irabazteko gai dena.

Logikaline (LGK): Sortzez Ibarrakoa, Abaltzisketatik gertukoa. Logikalinetik, zerk erakarri zintuen?

Laura Chico (L.C.): Egia esatea nahi baldin baduzu, ez nekien herri handietatik horren aparte enpresarik zegoenik ere, eta are gutxiago mendi baten kaskoan. Hemen lan egiteko deitu zidatenean gehien harritu ninduena horixe izan zen. Ez nintzen hemen sekulan izan. Behin lanean hasi, eta bertako langileak ezagutzen dituzunean, garbi ikusten duzu, ez dela lotan dagoen enpresa bat. Taldeko lana egunerokoa da, eta lankideak, behar beharrezkoak dira.

LGK: Zer deritzozu hirigunetatik aparte lan egiteko aukera izateari?

L.C.: Bere aldekoak ete bere aurkakoak ditu. Alde batetik haize freskoa eta garbia arnasten dituzu, eta lasaitasuna nabaritzen duzu kanpoan, barrukoarekin kontraesanean, barruan telefono deiak etengabeak baitira. Egia da lana badugula, baina ez hiri handietan nabari den estresik. Gainera, paisaia ere sekulakoa da.

Beste aldetik, autoa ez izateak, zailtzen dizkit bertako joan etorriak. Ordutegiaren arabera, nire lankideekin igo eta jaitsi behar dut (ikaragarri eskertzen diet ni aguantatu behar izateagatik), izan ere orain  autobusen greba dela-eta, autobus gutxi dabiltza. Dena dela, Logikalineri eskertzen diot ordutegiarekin jarri didan malgotasunagatik, behar izan dudanean, beti erraztu dizkit gauzak.

LGK: Zure lankidek zure alde frikia nabarmentzen dute. Izan ere zure ohar bereziekin eguna pozten diezu.

L.C.: Batzuetan jendea agobiatuta edo nekatuta ikusten dut, eta farre eragiteko irteerak  inoiz ez datoz gaizki, beti ere gustatzen bazaizkie -barre-. Laneko orduak atseginago egin aratzen duten edozer gauzak ongi etorria izan behar duela iruditzen zait.

LGK: ´´Azalekoa baina beharrezkoagorik ez da ezer``

Diseñua eta brandinga ez dira azalekoak, ezta gutxiago ere. ´´Bizitza ederra da´´ diseinuaren alde praktikoan dugun interes gutxiak zer pentsatua ematen digu. Estetika itxurakeriaren alde bat besterik ez dela pentsatzen dugu, baino askoz ere gehiago da. Nola lortzen duzu zure diseinuak proposamen erabilgarrietan bihurtzea?

L.C.: Diseinu grafikoetan ezagutzak izateaz gain (tipografia, maketazioak, koloreak….), jakin behar da zer den eskatzen dizutena, eta zertarako den, eta zeinentzat den. Ze erabilpen eman behar zaion jakitea, eta enpresarentzat zer esan nahi duen jakitea, beharrezkoa da. Hortik aurrera, nire irakasle batek esaten zuen moduan. ´´ahal duzuna egiten duzu, ez nahi duzuna´´; hor hasten baita tira-bira, lana ematen duenaren eta egiten duenaren artean.

Laura Chicoren tira.

LGK: Non dagoela esango zenuke arreta zerbitzuaren eta diseinuaren arteko batasuna?

L.C.: Biek bezeroaren ustezko arazoak konpontzen saiatzen direla.

LGK: Diseinua bezero baten edo web bateko erabiltzaile baten esperientzia hobetzeko gai dela esango zenuke?

L.C: Bai, erabat.

Ikusita zerbaitek ez badu funtzionatzen, ez naiz ari esaten programazio edo akats teknikoei buruz, baizik eta ikustearekin ez badu balio, hor beste konponbide bat topatu behar da. Erabiltzaileak informazioa lortzeko arazoak baditu, zerbaitek huts egiten du. Egiturak, koloreak tipografiak…., ez badute bat egiten saltzen denarekin,  eta enpresak dituen baloreekin, enpresari kalte egingo dio.

LGK: Orain arte egin dituzun proiektuetatik, zein izan da zuretzat aberasgarriena?

L.C.: Soporte ezberdinentzat lan ezberdinak egiteak eman dit gehien (rool-upak, txartelak, folletoak……)

´´Hau irakurtzen dutenei eskatu nahi nieke, bezero bezala ikasi behar dugula nahi ez dugun dei bat jasotzen dugunean mozten, edo haserretu gabe arazo bat agertzen. Telefonoaren beste aldean dagoen langileak ere baditu sentimenduak´´

LGK: Logikalineren balorerik garrantzitsuenetakoa, tradizioan oinarritutako berrikuntzen alde apustu egitean datza. Balore horrek gainera esaten du nolakoa den enpresa. Nola aurkezten da Laura Chico,  ´´Kilimen´´ sortzailea,  Kretaura itsastiarren eta komikien ilustratzailea, edo arretako aditua?

Pentsatzen dut denetatik izango naizela zerbait. Denek hazteko eta gauza berrietara irekitzeko balio izaten dute.

Hona iritsi arte ez nekien operadore baten atzean zer zegoen. Orain inkesta bat egiteko deitzen didatenean, edo konpainia batera zerbait eskatzeko deitzen dudanean, badakit guzti horren atzean dagoen lan guztia, eta horren atzean pertsonak daudela ere bai, zu eta ni bezalakoak, eta horregatik hau irakurtzen duten guztiei eskatuko nieke berriro ere, bezeroak garenean jakin behar dugula baita ere telefonoa mozten, nahi ez dugun dei bat jasotzen dugunean, edo eta arazoa dugunean haserretu gabe arazo hori azaltzen, beste aldean dagoenak ere sentitzen duelako.

Neri dagokidanez, ez dut uste oraindik erabat definituta nagoenik, aurrera egiten dudan bezala ari naiz eboluzionatzen.