“Egunen batean adimen artifizialak tximinotzat hartuko gaitu, tente-tente noraezean gabiltzan eta ezinbestean desagertuko garan tximino moduan ikusiko gaitu”. Hori da, ezbairik gabe, aztoratzen gaituen Nathan Bateman-en esaldietako bat, ‘Ex Machina’ filmeko protagonista xelebrearen eta, azken batean, bere onean ez dagoen zientifikoaren esaldia alegia.  

Ingelesek ekoiztutako film futurista horretan, robotak aurrerapen paregabe moduan agertzen dira gizadiarentzat, hain zuzen ere askotan diruaren, erosotasunaren eta berehalakotasunaren morroi gisa hazten, bizitzen eta hiltzen den gizadi horrentzat. Eta ‘Ex Machina’ filmak fikziozko istorio bat kontatzen badu ere, ez dago gaur egungo mundutik urrun; izan ere, ‘millenial’ eta ‘Z’ belaunaldietakoek nahiago izaten dute txatbota erabili hartu-emanetarako, pertsonen arteko aurrez aurrekoa baino.

Bi belaunaldi txatbotaren alde: millenial eta Z

Boston Consulting Group enpresak eginiko azken ikerketaren arabera, bi belaunaldietakoek nahiago izaten duten beren intzidentziak txatbotaren edo sistema birtual baten bidez konpondu. Datu hori, ordea, ez dator bat contact center enpresetako errealitatearekin: gero eta telefono dei gehiago hartzen dira bezeroentzako arreta zerbitzuen enpresetan.

Nolanahi ere, ukaezina da adimen artifiziala ezinbestekoa dela prozesuak optimizatzeko eta enpresen arteko lehian abantailak izateko.  

AAren ikaskuntza eta RAE

AAk bi teknika erabiltzen ditu ikasteko: eredu logikoak errepikatzea eta hizkuntza naturala prozesatzea. Hizkuntzaren Errege Akademia edo RAE horretaz ohartu da eta proiektu bat eman du ezagutzera duela gutxi, LEIA izeneko proiektua, hau da, Espainiar Hizkuntza eta Adimen Artifiziala izeneko proiektua. Proiektuaren helburuak dira baliabide linguistikoak, tresnak eta ereduak sortzea eta horiek guztiak ikerketa zentroen, enpresen eta erabiltzaileen esku jartzea.

Helburu horiek lortzeko neurrietako bat izango da  neologismoen eta teknizismoen behatoki bat sortzea, hain zuzen ere halako hitzak denbora errealean biltzeko balioko duen gune bat.

Ekimen hori ‘Hizkuntzaren Ekonomia Berria’ berreskuratzeko proiektu estrategikoaren babesean sortu da. Estatuko Gobernuaren esanetan, proiektu estrategikoaren helburuak dira espainiera eta hizkuntza koofizialak transformazio digitalerako trakzio lanak egingo dituzten elementu bihurtzea eta ezagutzaren eta adimen artifizialaren ekonomia berriaren balio kate guztia bultzatzea.