Tradizioak agintzen duen legez, Abaltzisketak San Joan bere patroia gurtu beharra dauka. Abaltzisketarrek beren Sanjoan sua piztu zuten ekainaren 23ko gauean, aforoa behar bezala kontrolatuz, udari ongietorria emateko.

Logikaline herri honen parte da ezbairik gabe eta bisitatu dutenek badakite contact center-etik bista panoramikoak daudela.

Bista horiei esker, 24 orduko plataformakoek ikusi ahal izan zuten urteroko ekitaldi tradizionala.

Abaltzisketarrek gauza txar guztiak erre zituzten eta “normaltasun berriaren” garaia hasi zuten. Eta haiekin batera, Logikalinek esan dezake erabateko aldaketa bizi izan duela azkenaldian, taldeko kide guztien eta bakoitzaren ahaleginagatik izan ez balitz ezinezkoa izango zatekeen aldaketa hain zuzen.

Hona hemen irudi batzuk gure fanpagen.

Albisteak:

Sua eta Dantza batu udari ongi etorria emateko