ADEGIk aldian-aldian antolatzen dituen Enpresen Topaketen babesean, ADEGIko kide diren enpresetako hainbat arduradun LOGIKALINEn izango dira irailaren 23an. Topaketaren izena da “pertsonetan oinarritutako lan-kultura bat”.

Topaketaren helburua da egin dugun ibilbidea aztertzea, Gipuzkoako enpresaren kultura berriaren erreferente izateraino eraman gaituen ibilbidea hain zuzen ere.

LOGIKALINE bezeroengatik eta bezeroentzat lan egiten duen partner-a da eta zerbitzurako joera izan da eta da bere lan-metodologiaren ezaugarri nagusia, barrura nahiz kanpora begira. Izan ere, bere engranajearen erdi-erdian, personak daude eta teknologia dago, Abaltzisketa eta mundo osoa konektatzen dituena.

Ekitaldian, Logikalineko Zuzendaritza Taldeko kideek eta contact center plataformako hainbat profesionalek 20 urte hauetan eginiko bideraen DNA aztertuko dute.

Irizar, Angulas Aguiga edo Jesuitak Donostia, horiek izan ziren 2019ko topaketetetako protagonistetako batzuk. Topaketa haietan, mugikortasun jasangarrirako sistema berriak, talentua erakartzea eta berrikuntza aztertuko zituzten, hurrenez hurren.

Albisteak:

Logikaline-ren contact center-ak aho zabalik utzi zituzten adegiren enoresaren egunera joan ziern 450 oertsiba baino gehiagok.