Logikaline-k gogo biziz ikusten ditu instalazio berrien eraikuntza lanak. Pasatzen ari garen une latz honetan egonda ere, Logikaline baserri tradicional bat ari da moldatzen aro berriko instalakuntzak kokatzeko. Logikaline-k bere filosofiarekin jarraituz herri berean, landa eremuan jarraitzen du lanean eta duen sustraitzea erakutsiz, instalazio berriak alboko etxean jarrito ditu. Teilatua jadanik eraiki dute, zailtasunen gainetik gailurrera iristea posible dela frogatuz. Denok dakigu bizitza eta garai hauek erreklamu direla gehiago saiatu eta borrokatzeko. Badakigu batzuetan hainbeste saiatzea eta borrokatzea mikatza suerta daitekeela. Gure abantaila nagusia lortutakoa aintzat hartzen dakigula da; lortutakoagatik poztea hain zuzen ere. Azken hau eragingarri garrantzitsua da. Baina badakigu ere garrantzitsuagoa dela hainbeste saiatu beharreko garaian energia eta bizipoza erakustea. Saiatzen gara garai latzetan ere gure ikuspegi irekia mantentzen. Ez gara lana egiteko bizi, lanari bizitza emateko baizik. Hau bizi ikuspegi zabalago batetik egiten dugu: gure ingurua kokatuz. Agian gure paisaiak laguntzen gaitu: zabala, menditsua, okerra, abegikorra, errontaz eta aukeraz betea.Agian aski dugu pribilegiodunak garela onartzearekin. Gure bulego berruak gure bizitza eraiki nahi dugun bezala eraikitzen ari ditugu: saiatuz, ilusioz eta begirada etorkizuenan mantenduz. Bai, bizitzea pribilegioa da.