Dalí handiak esaten zuen denbora dela geratzen zaigun gauza inportante bakanetako bat eta Googlek bere egin zuen adierazpen hura duela bi urte, hain zuzen ere bilaketak ahots bidez egiten hasi zenean. Hain ondo egiten zituen halako bilaketak, non gaur egun egiten diren bilaketa edo kontsulta guztien %20a ahots bidez egiten baitira. Beraz, marka eta enpresa moduan iraun nahi baduzu, oso kontuan izan behar duzu datu hori zure edukien estrategia eta bezeroentzako harretarako tresnak diseinatzerakoan. 

Interneteko hainbat morroiren eraginez (Siri, Cortana edo Google Assistant bera ere bai), erabiltzaileek beste era batera ulertzen eta erabiltzen dituzte bilatzaileak eta, horrez gain, kontua izaten badugu Z belaunaldia gero eta inportanteagoa dela eta belaunaldi horretakoei berdin zaiela mugikorra erabiltzea ia edozer gauzatarako, argi dago aldaketara lehenbailehen moldatzen ez direnak hutsaren hurrengo izango direla edo, behintzat, SERPeko aurreneko postuetan ez direla agertuko eta, gainera, beren marka gero eta gutxiago ikusiko dela mugikorren nabigazioan nahiz sare sozialetan.

Smartphonen edo telefono adimendunen iritsierarekin uste da pertsonen %60 inguruk ahots bidezko bilatzailea erabiltzen ohi duela eta %38k, berriz, lekuak bilatzen dituela. 

Nola funtzionatzen dute bilatzaile hauek

Gaur egun galderak egitea modu naturalean ateratzen zaigu, erraz. Bilaketa klasikoetan, ahalik eta baieztapen argienak erabiltzen genituen; orain, aldiz, galderak egiten ditugu gure kontsulten edukia moldatuz, Googlek erantzun zuzenak eta laburrak eskain diezazkigun. Eta ez hori bakarrik: Googlek irudiak edota bideoak bueltatu diezazkiguke, gure galderetan formula jakin batzuk sartzen baditugu, hala nola “…-ren irudiak” edo “…-ren bideoak”. Bilaketa igarleen kalitatea gero eta hobea da datamining edo datu-meatzaritza delakoari esker hein batean eta, gauzak horrela izanik, funtsezkoa da kontsumitzaile edo erabiltzaileen galderei aurre hartzea, hori delako bizirauteko bide bakarra. 

Bilaketa-mota berri hau zure bezeroentzako arretaren inguruko estrategian integratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@logikaline.com