Anna Karenina eleberriko lehen lerroetan, Tolstoik esaten zuen familiak oso antzekoak direla zorionean eta oso desberdinak zoritxarrean. Horrelako zerbait gertatzen da enpresekin. 

Oparoaldian, mundua berdin zebilen denontzat; baina, COVID-19arekin gauzak aldatu egin dira.  

Gipuzkoan bakarrik, hamar enpresetatik lau erdi-geldituta edo erabat geldituta daude eta, derrigortutako etenaldi horren erruz, 60.000 pertsona baino gehiago berdin daude, erdi-geldituta edo erabat geldituta. Baina, zein da enpresa batzuen eta besteen arteko aldea?

Leire Elóseguik, Logikalineko Giza Baliabideen Departamentuko arduradunak hiru faktore nabarmentzen ditu, bizirauteko ahala esplikatzeko: aurre hartzeko ahalmena, erreakzionatzeko ahalmena eta, batez ere, pertsona inplikatuak eta arduratsuak izatea. 

Baina, beste faktore bat gehitu behar zaie aurreko hiru horiei: know-how teknologikoa pertsonen zerbitzura jartzeko ahalmena. Zeren eta ez da berdin posta elektronikoz eta mugikorraz etxetik lan egitea edo contact center batean lan egitea, geon plataforma bati konektatuta, mundu osoko deiak atenditzen. Hori ez da nolanahiko lana, baina gai izan gara taldeko pertsonen % 90ari etxetik lan egiten segitzeko aukera emateko, gehitu du Eloseguik.

Datorkigun krisiak hondatuta utziko ditu enpresak. Zenbait multinazionalek egoera aprobetxatuko dute plantilla murrizteko eta langileentzako soldata-eredu berriak asmatzeko. Enpresa txikiek, ordea, ez dute hainbesteko aukerarik izango; zenbaitek ez du ez telelanik ez “koltxorik” izango, bizirik jarraitzeko, itxi beharrean gertatuko dira. Inor gutxi irtengo da onik. 

Ez dakigu zer izango dugun; egia esan, inortxok ere ez.

Itxita geratuko diren enpresak ez bezala, garai gogor hauetan zerbait ona ikusten dugu: di-da erreakzionatzeko ahalmena. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da talde komunikatua, inplikatua eta erreaktiboa izatea, amaitu du esanez Eloseguik“