1987. urtea zen, askorentzat musikaren hamarkada emankorra izan zen laurogeikoa. Antonio Vega betierekoak  “Lucha de gigantes” konposatu zuen. Orduan, inork ez zuen sumatzen bertso bikain haiek iragartzen zutena; inork ez zuen pentsatzen, ezta ere,  2020. urtean eta gizartea %100 digitalizatuta egoteko zorian dagoen honetan inoiz ez bezala izutuko ginatekeenik abestia haren letrak entzutean.

Hilabete bat baino gehiago daramagu koarentenan eta Vegaren “mundu izugarri” hari esker, gure inguruko enpresa-sarea zein hauskorra den ohartu gara, joko-arauak erabat aldatu dira guztiontzat, baita contact center-aren sektorearentzat ere.  

Sektoreak 3.000 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen 2018an eta orain, berriz, hautsita geratu da. Hori ikusita, jarraituko ote dute %100ean funtzionatzen contact center-ak?

Leire Zabaletak, Proiektu eta Teknologia zuzendariak dioen moduan,  “hau guztia gurpil bat da, guztioi jaten ematen digun gurpila, eta, batzuei gaizki badihoakie gainerakoei ere gaizki joango zaigu”.

Zabaletak Logikaline-ren bezeroez ari da bere erantzunean. Logikaline enpresa publikoentzat nahiz pribatuentzat ari da lanean, hainbat eta hainbat sektoretako enpresentzat: saltoki handietakoak, zibersegurtasunekoak, telekomunikazioetakoak…  Koarentenak, dena den, ez die modu berean erasan guztiei, baina guztiek hilabete batean egin behar izan dituzte normalean urtebeteko prestaketa eskatzen duten aldaketak. “Aldaketa hori aire-poltsa bat izan da, aurrera segitzeko aukera eman digun aire-poltsa”.

Nolanahi ere, zuzeneko bidean aurrera egingo bada aurretik ibilbide-orri bat eduki behar da prestatuta. Horretaz jabetzeko, ikusi besterik ez dago gertatu dena: denek ezin izan diote aldaketari erantzun hain denbora gutxian eta, are gutxiago, ia 100 lanposturi eutsi agenteei etxetik lan egiteko aukera emanez.  “Horretan, funtsezkoa izan da aurrez eginiko lana. Prest geneukan azpiegitura elkarren artean konektatutako zentroetan lan egiteko; telelana zerbait ohikoa zen gure Informatika Departamentuarentzat. Informatika Departamentua egin duen lana eta nola aritu den ikustea mirestekoa izan dira, oso harro nago, primerako Departamentua daukagu”, gehitu du Zabaletak. 

Etorkizunaz gauza handirik ez dakigu eta agurtzeko bururatzen zaigun modurik egokiena hasieran aipatutako abestia gogoratzea da: “Utziguzu beldurrik gabe aurrera egiten”.