Internet gure bizitako esparru gehienetara iritsi den gaur egungo bizimoduan, komunikazio tresna berri ezberdinek orain urte gutxi batzuk pentsatuko ez genuen presentzia eta garrantzia hartu dute; besteak beste, Whatsapp, Skype,…eta nola ez, e-postak. Eroso egiten zaigu egunerokotasunean egin behar ditugun kudeaketetan idatzizko tresna hau erabiltzea; zuzena delako, inpertsonala delako eta eskura dugulako (ordenagailuan, tabletetan, sakelakoan…).Erosoa izanik ere, denok pairatu behar izan dugun hala ere, inpertsonaltasun horrek berak eragiten duen saihetseko kalte bat: arretarik eza. Nork ez du inoiz, bezero arretako e-posta zerbitzura jo, eta erantzunik jaso gabe geratu ostean, berriro idatzi behar izan, edo telefonozko arretara jo behar izan (sarritan, ordaindu beharrekoa gainera) ?Bezeroari arretarik ez emateak ondorio larriak eragin ditzake edozein negoziotan; ulertuko genuke telefonoz deitu eta telefonorik ez hartzea? edo eskegitzea? Ulertuko genuke arreta zuzenean ematen duen erakusleihora joan eta bertan dagoenak ez-ikusiarena egitea? Zenbait enpresek ordea, normaltzat hartzen dute e-posta mezu asko ez erantzutea (edo oso berandu erantzutea) edo Chat bitartezko arreta zerbitzua beti off line edukitzea…. Ondorioa berdina izanda, arreta falta alegia.Komunikazio modu guztiei garrantzi berdina emanaz, (edo gutxienez bakoitzari eman nahi diogun garrantzia) arreta zerbitzua modu kontrolatu batean kudeatu ahal izateko tresnak badaude. Logikalinek honetarako Altitude plataforma hartu du bidelagun; modu honetan, e-mailak zein deiak, denbora errealean ilara berdinean sartu, eta sail bakoitzean espezializaturiko agenteari helarazten dizkio, erabilitako komunikazio tresna ezberdin guztiek erantzun zuzena eta azkarra izango dutela bermatuz.