Brand Keys-ek eginiko azterketa baten arabera, Apple da jarraitzaile leialenak dituen marka. Sagarraren konpainiak komunikazio-arloan erabiltzen duen taktiketako bat da gertutasuna eta sinpletasuna erabiltzea bere bezeroekin enpatia izateko edukiak sortzeko estrategian. Konpainiaren sortzaileak, gainera, berea zuen esaldi hau: “Eduki oso gertu zure bezeroak. Oso gertu edukitzen badituzu, behar dutena beren kabuz behar dutela ohartu baino lehen esango diezu”.

Marketina funtsezkoa da horretarako. Gutxietsia bezain goraipatua, bere efikazia neurtzen duten KPI adierazleek katetik lotuta daukate. Dena den, emaitza jakin bat ez da ezer, aurrez ez baldin badaude finkatuta estrategia bat eta epe motz eta luzerako helburu batzuk, hain zuzen ere bezeroaren esperientziarekin eta, batez ere, leialtasuna etengabe bilatzeko asmoarekin bat datozen helburuak. 

Exijentzi eta anbizio handiko lana da hori; izan ere, marka batek bere bizi osoan lor ditzakeen leads-en %73 ez dira inoiz bezero bihurtzen. 

2019. urtearen erdialdera, Logikalinek mailing kanpaina bat egin zuen industria sektoreko marka gipuzkoar batentzat. Hasierako helburua: outbound marketing delakoa egin eta horrekin leads-ak lortu, produktu berri bat merkaturatzeko asmoz.

Beste pausu bat ematea erabaki genuen eta estrategia digitaleko taldeak lead nurturing izeneko hainbat ekintza definitu zituen, komertzializaziorako proposamen oso bat izateko; besteak beste, telemarketinaz indartuko ziren ekintza haiek.

Email bidezko marketin-kanpaina betekin hasi ginen; datu-base itxi bat erabili genuen hartarako. Enpresaren arrastoa utzi nahi genuen merkatu berri batean, merkatu amerikarrean alegia. Emaitza hauek lortu genituen: irekiera-tasa (open rate ) %20koa baino handiagoa eta CTRa (Click Through Ratio) %15ekoa. Oso datu onak dira B2B email-kanpaina izan zela kontuan izanda. 

Gure aldetik, Logikaline ondo ari da harpidedun leialei dagokienez: gure newsletter korporatiboaren irekiera-tasa %35ekoa da.