Erabiltzailea gure estrategia guztien bihotzean jarri, horixe da Logikalineko Teknologia Departamentuak egiten duena garapen-lan eta soluzio guztietan. Premisa hori kontuan hartuta, erabilgarritasuneko adituen Departamentu bat dugu, Mondragon Unibertsitateko Ikerketa Departamentuarekin elkarlanean aritzen dena.

Elkarlan horren barruan, jardunaldi bat izan dugu arreta-zerbitzua emateko erabiltzen ditugun tresnak testatzeko, eyetracking teknologia baliatuz. Teknologia esklusibo horren bidez, erabiltzailearen begiradaren orientazioa aztertzen da; informazio baliagarria ateratzen da eta prozesuak optimizatu egiten dira.

Era horretako datuak aztertzeak eta espiritu kritikoari eta autoexijentziari eusteak eragin zuzena dute gure zerbitzuetan. Labur-labur azaltzen du hori Uxue Lasak, erabilgarritasunean aditua ez ezik Logikalineko Proiektuen Departamentuko kide denak: “Gure prozesu eta tresna guztiak ebaluatzen ditugu, gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko”.

https://www.youtube.com/watch?v=19H1z9rfjfQ