Bezeroaren leialtasuna. Zergatik galtzen dira bezeroak?

Burura etortzen zaigun lehen arrazoia krisia baldin bada, arrazoi hobe baten bila hasi beharra daukagu.

Kontuan hartu beharreko beste gauza asko daude. Gure gestioan egiten dugunaren helburu eta xede al dira bezeroak? Zerbitzu bereizia ematen al diegu? Garai oparoetan ere aurreko puntu horiek kontuan izaten ez badira, erraza izaten da geure krisia sortzen. Normalean, gai horiek enpresak gestionatzeaz arduratzen direnen kontuak izaten dira (pertsonalaren inguruko beste hainbat gaiez gain, hala nola, motibazioa, eginkizunak delegatzea...). Komeni izaten da gerentea gai horiez arduratzea eta printzipio horien kalterako diren gantz guztia kentzen saiatzea.

Dena den, enpresa batek ez du arrakastarik izango, gerentea bakarrik arduratzen bada bezeroen gestioaz eta zerbitzu bereizien kalitateaz eta balioaz. Hori oso argi izan behar dute enpresa batean lan egiten duten guztiek.

Begien bistakoa den hori guztia argi utzirik, hel diezaiogun erronkari:

  • Dedikatu denbora gehiago begien bistakoa dena egiten eta gutxiago kexatzen eta desmotibatzen, eta ikusiko dugu zer-nolako emaitzak lortzen diren.
  • Horixe da Logikalinen dihardugun guztiok dugun erronka gugan konfiatu duten bezeroen aurrean. Horrela, leialak izango zaizkigu.