Hogeita zazpi dira Gipuzkoako lurraldean dauden Eskola Txikiak. Eskola hauen ezaugarri nagusia, lurraldean populazio txikiena duten herri eta auzoetako haurrek, oinarrizko hezkuntza beraien herri eta natur ingurunetik urrundu gabe jaso ahal izatea da. Horrez gain, gertuko hezkuntza, pertsonalizatua, jasotzeko aukera dute, maila ezberdinetako haurrek partekatzen dituzten sei ikasgela baina gutxiagotan biltzen diren haurrek. Abaltzisketak ere badu bere Eskola Txikia, Txalburu eskola, eta bertan ikasten dute hiru eta hamabi urte bitarteko 37 haurrek; aurten gainera, urtero ekaineko bigarren igandean ospatzen den eskola Txikien Festa antolatzeko ohorea berea izan da. Festa hau Bidegoianen ospatu zen lehenengoz 1988an, eta lehengo urtean Altzori erreleboa hartu zion bezala, hurrengo urterako erreleboa eman diote Larrauli txalburuek. Festa giro ederrean ospatu zuten Txindokiko magalean bertaratu ziren 3000 lagunek baino gehiagok, arrakasta itzela, Gipuzkoako eskola txikietan mila haurrek baino ikasten ez dutela kontutan hartzen badugu. Eskola txikien festaren abestiak dion moduan: "Eskola Txikiak / herri ta auzo / geroaren bila / pausorikan pauso", oso premiazkoak dira eskola hauek herri eta auzoen garapenean eta bizitzan, eskola txikiek bermatzen dutelako, herri eta auzo txikietan irri txikiak entzuten jarraitu ahal izatea, haurren irriak baitira, bizi diren herriak bizirik mantenduko direnaren islada. Errealitate honen jakitun, eta duen konpromiso sozialak bultzatuta, Logikalinek ere parte hartu du festa honetan, eskola txikia bezala, herrian errotuta dagoen enpresa moduan bere babesa eskainiz; azken finean, San Joan plazan jolasean dabiltzan irri txikiak entzutea bezalako lanerako motibazio hobeagoa nekez aurkituko dugulako.