Agerikoa da, azken urteetan komunikabideetan ematen ari den eraldaketak, aldaketak ekarri dituela bezeroen eta zerbitzuez ornitzen dituzten enpresen arteko komunikazioan. Aldaketa hauek aurrera egiteaz haratago, biderkatu egingo direla pentsatzea ez da aldrebesa eta horregatitik, aldaketa hauei aurre hartu eta komunikazio honetan bitartekaritza lana egiten dugun enpresek, behar beharrezkoa dugu bezeroak hasebeteko dituen bitarteko teknologikoez ornitzea.
Zentzu honetan, azken urteetan bide berri bati ekin dio Logikalinek bere baliabideei bidelagun berri bat gehituta: Altitudek eskaintzen duen etorkizuneko Contact Centerrerako Software teknologia.
Altitudek egin berri duen merkatu ikerketa eta hausnarketa sakonaren ostean, garbi ondorioztatu duen ideietako bat, etorkizuneko Contact Centerrak efizentzian oinarritutako plataforma teknologikoa izan beharko duela ardatz; gardentasunean eta elkar konektatuta dauden pertsonen mundu berri batean aurrera egingo badu.
Mundu osoan zehar zabaltzen ari den garai honetan, Altitudek harro azaltzen ditu komunikazio modu berrietara egokitzeko egiten ari den lana eskertzeko jaso dituen sariak eta batez ere, bere bezero garen enpresen errekonozimendua.
Komunikazio eredu berriak izango dituen mundura egokitzeko asmo sendoa dugu Logikalinen eta horretan datza Altituderekin egin dugun apustu teknologikoa.