Iragan ekainaren 3an, ministroen kontseiluak Bezeroen Arretarako Zerbitzuen Legearen aurreproiektua onartu zuen. Gaur egun parlamentuko izapidetze aldian dago aurreproiektu hori. Funtsean, lege honek zerbitzu orokorrak eskaintzen dituzten enpresak , doako bezeroaren arreta zerbitzua ematera behartuko ditu, zerbitzua eskaintzen duten ordutegi berean. Hauek gainera, behar bezala argitaratu beharko dira eta kontratuena argi agertu beharko dira. . Zerbitzuok, zuzenezko arreta bermatu beharko dute, hau da, operadore bitartez egiten dena, horretarako, gaur egun erabiltzen diren bitarteko mekanikoak erabat mugatuko direlarik. Helburu horrekin prestatuko diren telefono lineak doakoak izan beharko dute eta erabat galearaziko dira halako zerbitzua eskaini eta ordainketa gehigarria duten lineak. Horretaz gain, bezeroen arretara zuzenduta dauden plataformek, telefonoaz gain bestelako bitartekoak eduki beharko dituzte, elbarritasun ezberdinak dituzten pertsonen eskubideak bermatu ahal izateko. Premiazko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek 24 orduetako arreta zerbitzua eskaini beharko dute urteko egun guztietan. Premiazko zerbitzua ematen duten enpresak, telekomunikazioez, argiz, urez, gasez ,..etab hornitzen duten enpresak izango dira. Azken egunotan, Alderdi popularrak emendakina aurkeztu dio lege aurreproiektuari, finantza sektore osoa eta aseguru etxeak ere premiazko zerbitzua eskaintzen duten enpresa gisa hartuak izan daitezen. Lege aurreproiektu honek, onartzen bada, sei hilabete inguruko epea aurreikusten du aipaturiko enpresak araudira molda daitezen eta arreta zerbitzua eskaintzen duten enpresek ere, Logikaline kasu, legeak exijituko dituen kalitate eskariak bete ditzaten, hauek maiztasunez aztertuko baitira. Telemarketingeko hainbat enpresek kezka azaldu dute lege proiektu honen aurrean eta ez bakarrik lege honek zeharkako salmenta teknikak galaraziko dituelako (erreklamazio bat egiteko deitu duen bezero bati eskaintza komertziala egitea , adibidez), lege honek zerbitzuaren kalitate maila zorrotzak betetzera behartuko dituelako baizik, eta gainera, huaen gaineko kontrola eraginkorra izango delako. Logikalinen ordea, honetan hazteko aukera bat ikustea nahiago dugu, mugak ikustea baino, azken finean , ematen dugun zerbitzuaren kalitatea aurrez, lege hau sortu baino askoz lehenago, geure buruari jarri genion beharra eta konpromisoa baita.