Pasa den maiatzak 31n Antsoaingo (Nafarroa) herriko Euskalteleko dendak gorriz jantzi zituen bere koloreak. Izan ere, Osasuna futbol taldeko hiru jokalarien bisita jasotzen zuen dendak: Fran Merida, Unai Garcia eta Aridane Hernandez hain zuzen ere. Hiru jokalari gorritxoak Euskalteleko dendara gerturatu ziren zaleei autografoak sinatzera. Hala eta guztiz ere, arratsaldeko benetako protagonistak etxeko gaztetxoak izan ziren.

Dozenaka gaztetxo gerturatu ziren, bere aitatxo eta amatxoekin, grinaz lortu nahi zituzten sinadurak eskuratzeko. Antsoaingo denda txiki geratu zen minutu eskasetan, haurrek bereganatu zuten uneko protagonismoa. Irribarretsu eta irrikitanitxoiten zuten euren txanda eta launaka hurbiltzen ziren, lotsa pixka batekin, hiru jokalariren mahaira. Jokalariek ere irribarretsu erantzuten zituzten gaztetxoen animoak eta eskerrak.

Denbora egon zen ere argazkiak ateratzeko, hainbat gurasok unea aprobetxatu zuten eta mugikorrekin arratsalde horretako beste oroitzapen bat gorde zuten. Sinadurez aparte, Euskaltelek beste opari bat prestatu izan zuen egun horretarako: Osasuna taldearen kamiseta itxura zuen telazko poltsa bat. Inork ez zuen joan nahi bere oparirik gabe. Gurasoak ere animatu egin ziren jokalariak ezagutzera eta hauei animoak ematera. Izan eren, taldeak denboraldiko partidurik erabakigarriena jokatzen zuen larunbat horretan bertan.

Arratsaldeko zazpietan hasitako sesioak, ordu batetarako programatuta zegoena, ordu erdi gehiago luzatu behar izan zen dendara heldutako jendetzarengatik. Gazteek ez zuten dendatik irten nahi jokalariak ezagutu gabe. Jokalariek sinatzen jarraitu zuten, gaztetxoen ilusioa agerian baitzegoen. Amaieran hiru jokalariak beren autoetara zihoazela zaleen azken txalo-zaparrada bat jaso zuten, irribarretsu itzuli zutena. Horrela amaitu zen egun hura non gorri kolorea protagonista izan zen Euskaltelen, egun batez.