Logikaline Expo E-Commerce ferian izango da aurtengoan ere, laugarrenez ospatuko den honetan.  Merkataritza elektronikoari zuzendutako azoka honetan,  estatuko punta puntako enpresak biltzen dira berrehundik  gora standetan eta feria egunetan zehar jorratzen diren mintegi eta hitzaldietan.

Logikalinek, aurrekoetan bezala bere erakustokia izango du eta ihaz bezala hitzaldietan ere present izango da. Iñaki Gorostidi , Logikalineko gerentea izango da “Fidelizatze aldera, bezeroari arreta eman eta ulertu” izenburupean hitzaldia emateaz arduratuko dena.  Hitzaldi honen muina, merkataritza elektronikoan diharduen empresa batek behar bezalako arreta zerbitzua ez eskeintzeak suposatzen duen kaltea azaltzea izango da. Maiz jotzen da multikanaliteak  bezeroen arreta beharrak berez asetzen dituela pentsatzera, baina kanal asko zabalik edukitzeak, ez du zertan suposatu behar  ematen den arreta aproposa izango denik. Kontakturako bideak zabaltzea beharrezkoa izaten da gaur egun bezeroek exijitzen  duten malgutasun  eta erosotasunari begira, baina kaltegarria suerta daiteke,  behar bezala zaintzen ez badira bide horiek. Zaintza hori bermatzeko, kanal guztiek behar bezala definituta egon behar dute eta bezeroari  ordu esparru zabal batean eman behar zaio arreta, ahal dela, hizkuntza ezberdinetan gainera.

Iñaki Gorostidiren hitzaldia apirilaren 24an izango da 12:50etan.