Herri txiki bat, Euskal Herriko mendialdean eta, zehatzago esanda, Gipuzkoako mendirik garaienaren magalean dagoena, erronka tradizional baten lekuko izango da. Gauza jakina da euskaldunek beren herri kirolak eta tradizioak maitatzen dituztela. Gauza jakina da, baita ere, euskaldunak beren buruaz harro sentitzen diren pertsonak direla. Harrotasun puntu hori dute; baina, batez ere, beren tradizioak errespetatzen eta maitatzen dituzte. Imajina ezazu herri txiki hau: 300 biztanle, bailara eta malda berdeak eta ardiak, behiak eta zaldiak larrean. Gizon-emakumeak izadiarekin batera bizi dira eta bizitzeko gogo handia dute, beren lurrari lotuta betiere. Bat-batean, ordea,"atzerritar" bat iritsi da herrira, ondoan dagoen Arriaran herritik. Atzerritarra bere buruaz eta abildadeez oso seguru dago, eliteko kirolaria da. Atleta, indartsua eta liluragarria da, eta, abaltzisketarren esanetan, horrek behar adina ahal duen itxura ematen dio. Bai, gauza jakina da markak badituela mendi lasterketetan eta maratoietan. Gipuzkoan gainditu dezakeen inor ez dagoela dioela dirudi, mendiak eta bailarak korrika zeharkatze horretan. Entrenatzen ikusi duten gazteek uste dute balitekeela egia izatea, bera pasatzerakoan lurra berdindu egiten dela. Abaltzisketarrak isilik daude eta Arriarango gizasemeak duen autoestimu handia isilean jasaten dute. Bai, hoberena da. Gipuzkoako mendialdean hain maiz izaten diren arratsalde gris eta lainotu horietako batean, abaltzisketarrak herriko tabernan daude bilduta, albisteak datozen bitartean: korrikalari handia ezkondu egiten da, Abaltzisketako neska eder batekin ezkondu ere. Bai, Ramon Lasak badu ezkontza eguna. Gizon edadetu batek galdetzen dio: Ramon, eliteko korrikalari famarekin etorri haiz eta gure neskak gorteiatzen dituk. Zergatik? Ramonek gizonari hitza kendu eta, irribarre goxo batekin, erantzuten dio: "Hemen neskek ni nahiago nautelako, herriko mutilak baino. Abaltzisketako bizpahiru mutil behar dira nire adinako bat egiteko." Hura gehiegizkoa izan zen! Gipuzkoako mendietako belardi eta soroetan bizi diren gizon-emakumeen izaera ezagutzen dugun bezala ezagututa, hura bere horretan utzi? Ez horixe! Ramoni lezioa eman behar zitzaion. Hiru gizonezko zutik ipini ziren tabernan eta Ramoni merezi zuen lezioa emango ziotela agindu zuten. "Bere arloan garaituko diagu!" Denbora pasa zen eta Ramon ezkondu zen eta bere agendari eutsi zion, bidaiatzen eta ospe handiko lasterketetan parte hartzen. Atsedenerako hilabeteetan, Abaltzisketara itzultzen zen. Herriko jendea bertako bat bezala ikusten hasi zen, herritar bat gehiago balitz bezala hartzen zuen. Baina, hiru gizonek ez zuten ahaztu beren juramentua. Azkenean, denborak pazientzia handikoak saritu zituen, Ramon amaitzear zegoen eliteko korrikalariaren karrera. Ramoni merezi zuen lezioa emateko garaia iritsi zen. Hiru gizonezkoak beren oraingo herrikidea bisitatzera joan ziren. "Epa, Ramon. ¿gogoratzen al haiz hire adinako bat egiteko Abaltzisketako hiru mutil behar zirela bromatan nola esaten huen? Ramon dudan egon zen. Hainbeste aldiz gastatu zituen, izan ere, halako bromak! Apenas gogoratzen zen; egia esan, ez zitzaion gustatzen herriaren aurrean zuen super atletaren irudiaz gogoratzea. "Bai, gogoratzen nauk. Zuek al zarete hori horrela dela frogatuko duzuen hiru mutilak?" Iñaki, Mikel eta Jonek barre egin zuten. "Ez, zenbateraino deskuidatuta hagoen ikusaraztera gatozenak gaituk. Hi ona haizen horretan irabaziko diagu." Ramonek bere hiru lagun eta herrikideei begiratu zien, une batez. "Beno, ¿eta zer duzue pentsatuta? Iñaki, Jon eta Mikelek Txindokiko gailurrari begiratu zioten, Gipuzkoako tontorrik garaienari. Gailur horretatik Iruña ikus daiteke, eguna argia baldin badago. Kantauriko kostaldea ere ikus daiteke, zeruan lainorik ez badago betiere. Ramonek ere gailurrari begiratu zion eta, ondoren, hiru gizonezkoei berriz. "¿Eta..."? galdetu zuen haietako batek. "Zer iruditzen zaik errelebu karrera bat herriko plazatik gailurreraino? Horixe nahi huen, ezta?: hi hiru abaltzisketarren kontra. Ausartzen bahaiz, noski." "Bota bosteko hori. Orain, goazen alkatearengana, eguna eta ordua ipintzera. Hala, entrenatzeko denbora izango duzue". Bostekoa eman eta gero, apustulariak betiko tabernara joan ziren, apustu hura ospatzera: herri kirolen modalitate berri bat jokatuko zen eta beraiek izango ziren protagonistak. Beren bailaran, beren herrian gertatuko zen. Lau gizonezkoek gogor aritu dira entrenatzen, oso gogor, hilabeteetan. Gaur egun, Iñaki Logikalineko sozioa da. Berak eta Luis Marik babestuko dute karrera. Kontua zabaldu da. Jakina, apustuak egiteko tradizioari eutsi zaio. Inguruko guztiek dagoeneko egina dute berea. Arriaran Ramonen alde dago, ezkondu eta gero bizitzera Abaltzisketara joan zen herriko atleta ospetsuaren alde. Abaltzisketa guztiak, berriz, Iñaki, Mikel eta Jonen alde egin du. Beno, bada Abaltzisketan emakume ezkondu bat, noren alde dagoen adierazi ez duena... Dena den, zenbait etxekoandrek diote, isilik badago ere, dagoeneko egin dituela bere apustuak eta bere faboritoak ere badituela. Baina, beno, hobe txutxu-mutxu horiek alde batera uztea. Karrera gero eta zer esan gehiago sortzen joan da. Aukera bikaina da, Txindokiren inguruneak bisitatzera joateko, kanpoan egun pasa bat egiteko, lagunekin eta herritarrekin biltzeko eta, azken baten, kanpoan egun pasa bat euskaldunen erara egiteko, osagaiak kirola eta apustua izanik. "Abaltzisketako hiru Arriarango baten aurka" da karreraren lema. Karrera ekainaren 28an izango da, 11:00etan. Lau partaideek ibilbide bera egingo dute, itsasoz gain ia 1.600 metrotara dagoen gailur malkartsuraino. Benetan garrantzitsuena da garai bateko tradizioa berreskuratzen dela; herri kirolen modalitate berri bat izango da, beste behin. Ospatzeko arrazoi on bat da: tradizio zaharrek bizirik eta indarrean diraute. Hori nahikoa arrazoi bada, jai giroan ondo pasatzeko. Gainera, lagunen eta herritarren artean "gauzak garbi uzteko" era egoki bat da. Informatuta izango zaituztegu.