Gogoratzen al zara zergatik aukeratu duzun irakurtzen ari zaren liburua? Eta zergatik ezin duzun ikusteari utzi Netflix-eko serie hori? 

Zergatik erabaki zenuen jatetxe hura ezagutzera joatea?

2018aren amaiera aldera, Nielsenek aditzera eman zuen kontsumitzaileen %92a ezagunen gomendioekin fidatzen dela, baina ezezagunek emandako gomendioek ere zeresan handia dute, eta handia gainera. 

Egunero-egunero, 3000-5000 publizitate-inpaktu jasotzen ditugu: spot-ak, erreportajeak, panelak, irrati-iragarkiak… Ehunka iragarki jasotzen ditugu eta ondasunen eta zerbitzuen eskaintza mugagabea da eta, horrexegatik, gomendio pertsonalizatuak ia ezinbesteko bihurtu dira makentzat eta erosleentzat; horren adibide nabarienetako bat, ecommerce direlakoek beren produktuen fitxetan sartzen dituzten balorazioak.

Erreferentzia gomendioetan

Google My Business tresnaren eragina asko handitu da. Google Plus itxi zuenetik, Googlek garbi utzi zuen pertsonaliza daitezkeen negozio-fitxen aldeko apustua egin zuela eta, gaur egun, negozioen %80ak baino gehiagok tresna hori erabiltzen du.  

Tresna maitatua bezain gorrotatua da —zenbaitentzat, aipamen negatiboak izaten dira koska nagusia—, baina ezinbesteko tresna tokiko negozioentzat. Ikusten ez bazaituzte, ez zaude eta, dirudienez, Google da mundura irteteko atea.