Joan da 2009a, krisia ezizenez ezagutu dugun urtea; lo asko kendu digun urtea izan da, egia esan. Orain, 2010ean sartuko gara, lezio asko ikasita, ahalegin handiak eginda, marka asko gainean ditugula eta, batzuetan, zalantzekin. Dena den, gauza positiboak irakatsi dizkigun urtea ere izan da 2009a. Erresistentziarako, sormenerako eta egoera desberdinetara egokitzeko dugun gaitasuna ezagutu dugu. Gure buruaz hitz eginez, berriz, esan dezakegu gure bizitzak eta izaerak ez duela zertan eraman krisia ezizena. Gorabeherak gorabehera, beti gara gai hazteko, gure burua ezagutzeko eta estimatzeko, gauzak beste era batera egiteko eta gure bizitzak zenbat balio duen jabetzeko. Krisiak eragin beldurgarria du: beldurra sortzen du. Beldurrak gerarazi egiten gaitu; zenbaitetan, gure buruaz beste egitera bultzatzen gaitu eta bizitza kolore grisaz ikusarazten digu. Baliteke beldurra ez izatea krisiagatik; kontua da krisiak gure lanean edo geure buruan duen eragina. Beharbada, beldurrak dakarren benetako arazoa da ez digula gure burua ezagutzen uzten, bizitzeko energia guztia xahutu egiten digu eta, azkenean, amore ematen dugu. Beldurra beldurragatik gure burua gutxiesteko beldurrada. Baina, beldurra desagertu egiten da, baldin badakigu baloratzen garena eta egun bakoitzak eskaintzen digun eta pertsona bakoitzak duen oparia. Beldurra desagertu egiten da, ikasten badugu gure hausnarketak eta sentimenduak bizitzeko energia bihurtzen. 2009a amaitu da, ziklo bat bukatu da; urte berri bat dator, baina gu zikloen gainetik gaude, zikloetatik harantzago egon gaitezke. Horixe da 2010eko helmuga, eta horretara ikuspegi profesionaletik begiratuta iritsi nahi dugu garena eskainiz: call center zerbitzua hainbat eta hainbat hizkuntzatan, telemarketingean espezializatutako enpresa eta itzulpen zerbitzua. Eta lan horiek guztiak beldurrik gabe egiten ditugu.