Itxarote-denborak murriztea, bezeroarekin enpatia izatea edo, besterik gabe, bezeroari hark benetan behar duen informazioa ematea, horiek dira ia edozein markaren marketineko estrategiaren helburuetako batzuk.

Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da bezero edo erabiltzaileentzako arreta pertsonalizatzea eta arreta hori KPIen bidez neurtzea, izandako esperientzia aztertu eta engagement-sentimendua sortzeko, hain zuzen ere markak eginiko inbertsioaren itzulkinean eragina izango duen sentimendua.  Esan liteke customer journey map esaten zaion horren zero kilometroa dela aipatutako sentimendu-mota hori. Halako egoeretan, bezeroa gonbidatu baten moduan tratatu behar dugu, esan nahi baita, ahalegin guztiak egin behar ditugu bezeroa ondo tratatzen, gogoan geratuko zaion esperientzia bizitu dezan.  

Dena den, daturik ezean ezin da horrelako ezer egin; zehatzago esanda, bezero edo erabiltzaileengandik jaso dezakegun informazioa gorde, irakurri eta baliatzea ezinbestekoa da eguneroko jardunean aplikatzen diren marketineko ekintzak gauzatzeko edo, beste modu batera esanda, bezero edo erabiltzaileentzako arreta pertsonalizatzeko. Izan ere,  kontsumitzaileen % 86ak esaten du halako zerbitzua pertsonalizatzea funtsezkoa dela erosi ala ez erabakitzerakoan eta, jakina, beren iritziak Google eta sare sozialen bidez besteei helarazterakoan. 

Iraupen-lasterketa horretarako inbertsio ekonomikoak, hau da, leialtasun-ratioak handitzeko eta, bide batez, markek interneten duten izena zaintzeko inbertsio ekonomikoak ezinbestekoak dira, baina murriztu daitezke. Estrategia Digitaleko Departamentua gai bada marketineko ekintzei interneten ez ezik internetetik kanpo ere etekina ateratzeko, kostuak %50 murriztu daitezke eta, beraz, fakturazio hobea lortu daiteke, %5-15 hobea. 

Arreta-zerbitzua sare sozialen bidez emateak, smartphone-n erabileren inguruan dauden joerek eta datu-meatzaritzak eszenategi ezin hobea eratzen dute gero eta esperientzia hobeak eskaintzeko eta, horretan, zeresan handia izango dute, esate baterako, arreta-zerbitzua mugikorren bidez emateko diseina daitezkeen proposamenek.

Era horretako ekintzak nola gauzatu daitezkeen jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: 943 110 022.