Blanca Gener, kontsumitzaileentzako arreta zerbitzuen aholkularitza arloan lider den Sotto Tempo Advertising-eko zuzendari nagusia Abaltzisketako gure egoitzan izan genuen joan den asteazkenean, contact center delicatesen izatera eraman gaituen bikaintasuna zaintzen laguntzeko asmoz.

Higiene baldintzak zorrotz betez eta jardunaldian izan zirenen segurtasuna bermatuz, Gener-ek gidatu zuen saioa izan zen, Gener-en beraren hitzetan, “honaino ekarri gaituen arreta bikainari eustea, zailena ez baita gorenera iristea estandar bikainei eustea baizik”.

Sotto Tempo aholkularitza enpresak hainbat herrialdetan dihardu sektore guztietako enpresekin eta ia bost urte daramatza Logikalinek ematen duen arreta zerbitzua urtero auditatzen. Auditatzeaz gain, prestakuntza saioak ematen ditu, guri eman digun moduko saioak alegia, ezaupideak eguneratzeko eta hobekuntza etengabe bilatzeko. Balio horiek konpartitzen ditugu.

Sotto Tempo-rekin hartu-eman profesionala hasi genuenetik Logikalineko contact center zerbitzuak bikain bat atera du urtea joan eta urtea etorri, bikaintasunari eutsi egin zaio urteetan.