Duela egun batzuk Birmaniako mailegu-emaile bati buruzko erreportaia eman zuten telebistan. Bere negozioaren funtsa tokiko merkatu batean duen mahaia eta bankua dira. Instalazio horietan bankuek inoiz dirurik emango ez liekeen pertsonei dirua maileguan ematen diete. Ekimen honen ezaugarri nabarmenena ez ordaintze-tasa hutsekoa da! Dokumenturik gabe, bermerik gabe eta hiriko jende behartsuenari maileguak ematen dizkie. Zer gertatzen da mailegua ordaindu ezin dutenekin? Mahai aurrean aurkezten dira, egoerari buruz berri ematen dute eta ordaintzea posible duten arte ordainketa eguna atzeratuko zaie mailegariaren ondorengo gomendioa jasoaz: "Ez ezazu ordaintzea ahaztu". Ez daude interesik, ezta zigorrik ere. Ordainketak gehienez ere 15 edo 30 egunetan atzeratzen dira. Ez ditu interesik kobratzen, eskatutako kopuruaren %10a soilik eskatzen du sarrera moduan. Egungo krisiak bere zerbitzuen eskaria ezin estaltzea eragin dio. Negozioaren sekretua berak dioenez oso sinplea da: Konfiantza. "Ni nire bezeroez fida naiz eta beraiek nitaz fida dira. Aurrera aterako direla eta ordainduko dutela uste dut eta beraiek oztopoak gaindituko dituztela eta ordaindu ahal izango dutela uste dute. Horregatik ez dago zigorrik ezta mehatxurik ere; ez dago horien beharrik, konfidantza eza erakusten dutelako." Askok argudiatuko dute gizon honen negozioa kudeatzeko modua ez dela eredu unibertsala, gabezia eta arriskuak dituela, etab. Gaur egun hala ere konfiantza lan-eredu unibertsala izan beharko litzateke. Konfiantza eza ez al da krisia sortarazi duen arrazoia? Logikalinen gure ahalegin eta zerbitzuengan fidatzen gara eta gure bezeroek krisia gaindituko dutela uste dugu. Guregan konfiantza osoz lan egiten dugu: gure lanarekin bat eskaintzen dugun balio-erantsia da konfiantza.