Urriaren 20an Madrilgo Bodevil antzokian, “Lideres en Servicio” sarien bostgarren gala ospatu zen. Sari hauek Frantzian dute jatorria alor ezberdinetan ematen den bezeroaren arreta saritzen dute urtez urte. Hamasei alor izan ziren sariak banatu ziztuztenak, eta laugarren urtez jarraian, EROSKI izan zen distribuzio handiko alorrean saria eskuratu zuena.
Sari hauek noren eskutan jarri erabaki aurretik, Gesfutur eta eAlicia.com auditoria enpresek, telefonoz , e-mailez eta web zerbitzuen bitartez ematen den arreta aztertu dute, alor ezberdinetan parte hartzen duten enpresa guztien artean. Auditoria lan honen ondotik txostenek eta emandako kalifikazioek zehazten dute norena den arretarik onena.
Beti pozten gaitu gure bezero baten lana saritua izateak, baina are gehiago, ondo egindako lan horrek, gure parte hartzea izan duenean. Gogora dezagun, 2014ko urriaz geroztik, EROSKIren Eroski Club kanpainak LOGIKALINEk Abaltzisketan duen Contact Centerretik ematen duela arreta, beste kanpaina batzuen artean. Jakin izan dugu Eroski Club-eko bezeroak entzuten eta esfortzu horrek jaso du saria.
Izan dadila elkarlan hau emankorra eta luzea, datozen urteetan ere halako momento gozoak bizitzen jarraitu ahal izateko.
Zorionak EROSKI!!
Zorionak LOGIKALINEko langile guztiak!!
Video completo testimoniales Líderes en Servicio from Sottotempo on Vimeo.