Logikaline, Altitude Software-en arrakasta kasuen artean.

Altitude Software enpresak, bere webgunean azaltzen dituen arrakasta kasuen artean, Logikalinen kasua azaldu du beste enpresa batzuen artean (tartean pisu handiko enpresak: Mapfre, Cruz Roja española, Iberdrola…). Altitudeko erabiltzaileen artean, gure kasua azaldu dute beraien produktuaren ezarpena modu arrakastatsuan egin denaren adrierazgarri moduan.

Gaur egun Logikalinen bi lan zentroetan Altituderen teknologia  tresnak erabiltzen dira, bai software zein hardwarea, 24x7x365ko plataforma eleanitzen beharretara modu ezin hobean egokituz.

Iñaki Gorostidi Logikalineko gerentearen esanetan, bermezko laguntzaile teknologikoa aurkitu dugu Altituderengan, gure eskuetan lanabes arin eta malgua jarri duena, gure behar ezberdinetara modu errazean moldatzen dena. Altituderen aldeko apustua, enpresaren  pausu estrategiko konplexu baten barruan ulertu behar dugu eta bere potentzialitateak ahalbidetu zuen, gerora arrakastatsua bihurtuko zen ezarpena.

Altitude teknologiaren ezarpenak onura ezberdinak ekarri dizkio Logikalineri , beste batzuen artean, hauek azpimarratuz:

  • Errendimendu handiagoa kanpaina anitzetan aritzen diren agenteei esker.
  • Argumentarioen erabilpenaren optimizazioa.
  • Hobekuntzak Reportingean.
  • Hobekuntzak arreta eleanitzean.

Arrakasta kasu honen xehetasun gehiago topa ditzakezue Altituderen Soiftwareren webgunean, honako  loturan:

http://www.altitude.com/images/stories/case_studies/es/as_casoexito_logikaline_es.pdf