Hogei urtez saiatuz gero eta lana ondo eginez gero, hazkundea dator. Horregatik, Logikalinek beste lantoki bat ireki du Bizkaian, Abaltzisketako egoitzaz, Ideo Oronako eraikinean dituen bulegoez eta telekomunikazio-zerbitzuak komertzializatzeko gestionatzen dituen salmenta-puntuez gain. 

Contact center berria Basaurin dago, Bilboko erdigunetik minutu gutxi batzuetara. Apirilaren erdialdera jarri zen martxan eta, lantoki berrian, aditu-talde batek bezeroen arreta-zerbitzu hainbat gestionatzen ditu Eroskirentzat. Etapa berri hau, Igotz Roteta plangintzaren eta eragiketen arduradunaren esanetan, “aukera bat da Eroskirengana fisikoki hurbiltzeko eta haren beharrei erantzuten segitzeko kalitate-estandar altuenekin”.

Azken hilabeteetan Euskadik bere hazkunde ekonomikoa moteldu egin badu ere, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren mende dagoen Euskadiko Industri Abagunearen Behatokiaren adierazleek aurreikusten dute zenbait sektoreri %100 igoko zaizkiela eskaria, fakturazioa, esportazioak eta enplegua; besteak beste, elikagaien sektoreari, Elorrioko kooperatibari dagokion sektoreari alegia. Horrexek erakusten du euskal industriak ez duela aurrera egiteari utzi eta, baita ere, egia dela Iñaki Gorostidi gure gerentearen esaera: “Haztea ez da gure helburu, ondo eginiko lanaren ondorio baizik”.

Contact center  hau ireki izana beste mugarri bat da Logikalinek Eroskirekin 2014an hasi zuen harreman komertzialean. Harrezkero, milioi bat baino interakzio gehiago azken bezeroekin eta bost sari, horietatik hiru “Bezeroentzako arreta-zerbitzu onena banatzaile handien sektorean” eta bi “Fidelizazio-klubak” kategorian, hau da, sari bat lan egindako urte bakoitzeko. Instalazio berriak ondoko Lurraldean ireki izanak aditzera ematen du proiektu berriak jarriko direla abian hainbat arlotan.   

90 km pasatxo baino ez daude Abaltzisketako egoitzaren eta Basauriko bulego berrien artean. Distantzia horixe da, hain zuzen, familia izaera galdu gabe bere ibilbidearen ekoizpen-mailarik handienetako bat bizitzen ari den enpresak eman duen jauzia.

Gala Líderes en Servicios 2019

Interesgarri:

Fidelizazioan liderrak

Logikalinek bezeroen arretako "Lideres en servicio" lehiaketako bi sari irabazi ditu