Joan den udazkenaz geroztik, txartel gorri berri bat daukagu askok gure poltsikoetan: Eroski Club txartela.
Txartel hau, Elorrion egoitza duen kooperatibaren bezero direnei dago zuzendua eta dagoeneko bi milioitik gora dira eguneroko erosketak egiterakoan erabiltzen dutenak.Bi milioi horietatik, asko dira kanpaina honen inguruan Eroski Clubekin harremanetan jartzen direnak, teléfono zein e-mailez, Abaltzisketan Logikalinek duen Contact Centerreko operadoreen bitartez; askok kontsultak egiten dituzte, beste batzuek eskariak egiten dituzte eta badaude erreklamazioak egiteko deitzen dutenak ere. Denei ematen zaie erantzuna profesionaltasunez eta egunez egun eraikitzen joan garen jakituriaz
.Proiektu honek erronka handia suposatu du guztiontzat, jomugatik hasita, hutsean hasi zen proiektua bait da bezeroaren arretari dagokionean. Puntu horretatik hasita, urriaren 22an hasi eta gaur arte, egunez egun Eroskiko zerbitzu honetako bezeroei arretarik onena eskeintzeaz gain, Eroskirekin elkarlanean aholkularitza lana egin du Logikalinek, egunerokotasunean eta bezeroen eskutik ezagutzen joan den oztopo eta erronkei aurre eginez.
Bidean dira txartela eta arreta, izan bedi luzea eta oparoa.