Abaltzisketako contact center enpresa beste kirol talde bat babesten hasiko da: Irungo Real Unión. Haren transformazio digitalean ere lagunduko du.
Emery familia Irungo taldera iritsi eta klubaren irudi korporatiboa eguneratzen hasi da, gazteak eta familiak futbol zelaira erakartzeko asmoz; transformazio digital estrategikoa ere egingo du.
Logikalinek, Realarekin hainbat urtez egiten ari den bezala, club irundarrari lagundu nahi dio, laneko balio eta filosofia berdinak dituelako.
"Udan martxan jarri genuen proiektua babesten hasteaz gain, klubaren transformazio digitala gauzatzen ere lagunduko digu Logikalinek. Modu jasangarrian hazi nahi dugu, hainbat alditan esan izan dugun moduan, baina baita Logikalinen filosofia aplikatuz ere, hau da, errespetua, talde-lana eta malgutasuna oinarri jarrita; horixe da, hain zuzen ere, gure klubarentzat nahi duguna. Logikaline erreferente da, gainera, sektorean eta argi dugu gaur hasten dugun bidea luzerako izango dela”, gehitu zuen Igor Emeryk, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.
Logikalinek bertako kirola, kultura eta ekintza sozialak bultzatzen ditu