Jaioberria den telefonia mugikorreko enpresa den Viva Mobile-k bere bezeroak gaztelaniaz, ingeleraz, alemanieraz zein holandesez hartatu ahal izango dituen helburu komertzialei bat egingo dien Call Centre baten beharra du.

Horregatik eta Logikaline-ko call centre-ak duen gaitasunagatik Viva Mobilek konfidantza osoa jarri du telekomunikazio enpresa horretan.

Viva Mobile Espainiar lurretan urteko sasoi luzea igarotzen duten Europar Batasuneko biztanleentzat zuzendua dagoen telefonia mugikorreko enpresa bat da. Horretarako bezeroak eskatzen duen hizkuntzan ematen zaio harrera eta horrez gain oso interesgarriak suertatuko zaizkion nazio eta nazioarteko deietarako tarifak eskeiniz

Enpresa berri hau, Euskaltelen kapitalaz %100 sortu dena, bere eginkizunak Alicanten hasi ditu baina aurrerantzean Levante aldera Balearretara eta kanariar irletaraino zabaldu nahi du bere kokapena lehen pauso bezala, gerora Estatu osoan hedatzeko asmoarekin.

Logikaline lotura giltza da Euskaltel, bezeroak eta Viva Mobileko komertzialen artean, guzti hori hizkuntza anitzaten: gaztelania, ingelera, alemaniera eta holandesa. Hau guztia Logikaline-n egoitzatik Abaltzisketatik alegia. Guzti hau lantalde trebatuari esker gertatzen da, berehalako arreta zerbitzua emanez.