Madrilgo Cuatro Vientoseko miradorean egin zen Líderes en Servicio lehiaketaren 14. edizioko sarien entregatze-ekitaldia joan den urriaren 8an (asteartean). Han izan ziren hainbat marka; besteak beste, Michelin, Samsung eta LeroyMerlin.

Bezeroek gero eta zerbitzu hobeak espero dituzte eta 2024an gehien azpimarratu dituzten faktoreak izan dira gardentasuna, segurtasuna eta efizientzia. Hiru zutabe horiek ezinbestekoak dira marken eta bezeroen artean hartu-eman oparoa ziurtatzeko. Premisa hori kontuan izanda, contact center enpresek ematen duten arreta-zerbitzua bezeroen arreta-zerbitzuko estrategiaren bihotzean ipini da.

Contact center, esperientzia gogoangarriaren bihotza eta fideltasunaren bermea

Sariak entregatzerakoan, Eva Ugarte Eroskiko Marketin Estrategiko eta Bezeroen Saileko arduradunak ‘Eroski contigo’ merkataritza-ereduaren bezeroen arreta-zerbitzuaren sareko contact center enpresek duten garrantzia aipatu zuen.

Zortzigarrena segidan

Eroskik eta Logikalinek hamarkada bat daramate elkarlanean eta oraingo hau zortzigarren aldia da saria irabazten duguna, eta segidan gainera. Saria hau lortzeko, ebaluazio-prozesu sakon bat pasatu behar izaten da, 2.000 inkesta baino gehiago egiten dira.

Leire Zabaletak eta Iñaki Gorostidik, Logikalineko gerenteak eta zuzendari nagusiak hurrenez hurren, ‘contact center-eko agenteen lana azpimarratu zuten, agenteek egunero-egunero arduraz eta kontu handiz egiten duten lana hain zuzen’

Argazki galeria