Malagako jaialdiarekin batera, @buelos izeneko filma estreinatuko da, Logikalinek zineman egin duen lehen agerraldia.

Jasangarritasunean oinarritutako berrikuntzak eta ekintzaileak, markatzen ditu hein handi batean Logikalineren bideak. Bere contact centerra orain dela ia hogei urte abiatu zen, bere sortzaileentzat lanbide iraunkor bat izan zedin jarri zen abian. Orduan, orain bezalaxe, Abaltzisketan bizi ziren. 300 biztanle besterik ez dituen herri batean. Hori oinarritzat hartuta, ez da harritzekoa arreta zerbitzuan espezializatu den marka honek, @abuelos izeneko proiektu honek dituen baloreekin bat egitea, azken batean bere funtsarekin lerrokatua baitago.

Proposamen ezberdina eta errealitate sozialaren islada

Esaten dute errealitateak fikzioa gainditzen duela, baina kasu honetan Lan Ministeritzak emandako datuen arabera, biak inork uste baino askoz ere gertuago daude. Gaur egun langabezian dauden 100 pertsonatik ia 40, 45 urte baino gehiago dituzte, eta horrek bizitzan eragozpen asko sortzen dizkie, eta gainera ekintzaileei buruzko irudi kaskarra edo okerra uzten digu.

´´@buelos, nunca es tarde para emprender´´zineman mezenasgo bezala Logikalineren estreinaldia da, eta aretoetako banaketarekin orain arte egin denarekin hautsi egingo du.

Zinea baina urrunago doan zerbait da. Lehen erakargarriak zirenak, baina guregandik aparte zeuden istorioek ikusten bagenituen, orain horri buelta eman eta errealitate sozialetik oso gertu dauden pelikulak sortzea da helburua. Azken batean, ikusleentzako zerbait gertukoa, bat egin dezaken zerbait, izan ere, Santiago Requejo, filmaren zuzendaria bideo biraletan espezializatu da. 02:59 films produktoraren bidez.

Honela, Requejok bere lehen luzemetraia egin du, kontatzeko duen erraztasunagatik eta duen koherentziagatik zirrara sortzen duen horietakoa. Bere kontakizuna oso ondo zaintzen du, eta baita dituen aktoreak ere. Carlos Iglesias, ´´Un franco catorce pesetas´´ filmeko Martin, edo Roberto Alvarez aktore asturiarra, ´´El portero´´. ´La vida de nadie´´ edo ´´2 francos, 40 pesetas´´.

 

SINPOSIA

Isidro Hernandez (Carlos Iglesias) langabezian dagoen 59 urteko pertsona bat da, krisiak lan merkatutik kanpo utzi duena. Bi urtetan inongo eskaintzarik jaso ez ondoren, konturatzen da lanera itzultzeko bide bakarra bere negozioa muntatuz dela. Baina, zertan hasi daiteke adin horretako pertsona bat, gizarteak bere bilobak zaintzeko uzten duenean? Erantzuna garbia da: Arturoren (Roberto Alvarez) laguntzaz, nobela erromantikoen idazle ezagun bat eta Desiderio (Ramon Barea) aitona izan nahi duen jubilatu bat, haurtzaindegi bat muntatzeko proiektu batean sartzen dira. Hori lantzeko, hiru lagunak gaztez josita dagoen coworking batean sartuko dira, eta hor atera beharko dute barruan daramaten ekintzaileen sena.

Logikaline gaztetxoen kirola bultzatuz