Egoera zailetan, erreakzionatzeko gaitasuna eta bizkortasuna eduki behar dira.

Hegazkin ontzi bat itsasontzi sendoa da, baina pentsa dezagun zenbat denbora behar izaten duen biratzeko edo gelditzeko. Belaontzi txiki batek aise irabazten dio maniobra horiek egiten.

Garai batean, enpresek piramide itxurako egitura izaten zuten. Pentsatzen zen hura zela kontrola eta ordena edukitzeko modurik efizienteena. Piramide haiek hegazkin ontzien antzekoak ziren: handiak, pisuak eta tinkoak. Berezitasun askoren artean, bat oso interesgarria zuten: gai ziren baino gaitasun handiagoa eskatzen zuten postuetaraino iristen zirenen kopurua. Guztiok ezagutzen dugu horrelako adibideren bat. 70. hamarkadako "El Principio de Peter" liburu famatuak argi eta garbi diagnostikatu zuen fenomeno hura. Liburuaren egileak berak laburbildu zuen printzipioa: "Hierarkia guztietan, langile guztiak beren ezgaitasun mailarik handieneraino igotzen dira". Hori logikoa zen, beti goranzko karrera batean pentsatzen zelako. Hazteak piramidean igotzea esan nahi zuen; eta batzuetan, kosta ahala kosta.

Hainbat krisi ekonomikok eta hobeto lehiatu beharrak zenbait aldaketa eragin zituzten enpresetan; esaterako, helburuen arabera administratzea eta erabateko kalitatea bilatzea. 70. hamarkadaz geroztik izandako iraultzetako bat piramidea berdintzea izan zen, belaontzi baten antzeko egitura bat sortze aldera, arinagoa eta malguagoa. Arrautza frijitu itxurako organigrama jaio zen: hierarkia maila minimo batzuk, funtzionalitate aniztasuna eta erreakzionatzeko, egoera berrietara egokitzeko eta gauza berriak egiteko gaitasuna, besteak beste; azken baten, moldatzeko gaitasuna, bizirauteko eta eboluzionatzeko.

Garatzeak, ordurako, ez zuen "igotzea" esan nahi, hedatzea baizik. Beste zenbait faktore ere kontuan hartzen hasi ziren; oreka bat nahi zen hainbat elementuren artean: norberak egin dezakeena, dituen gaitasunak, eginkizun bat edo bestea betetzeagatik jasotzen dituen ordainsariak eta abantailak... Horrelako adibideak ere ezagutzen ditugu; esaterako, saltzaile on bat salmentetako gerente txarra izan daiteke. Halako aldaketa bat ez zaio komeni ez saltzaileari eta ez enpresari. Presio berriak, nahi edo ezagutzen ez ditugun ardura berriak, komisio bidez diru gutxiago irabaztea, lasaitasuna eta malgutasuna lana planifikatzeko vs. denbora zurrunak... Logikaline-k eredu jakin baten aldeko apustua egin du fundatu zenetik: kostuak murriztea eta egoera berrietara moldatzeko eta azkar erreakzionatzeko ahala, enpresan lanean diharduten pertsonen abildadeak ahalik eta gehien aprobetxatuz. Kontua igotzea baino gehiago eginkizunak eta gaitasunak gero eta gehiago hedatzea da. Gaur egun, konfiantza edukitzeaz gain, arrautza bat frijitzeko gai ere izan behar da belaontzi batean nabigatzen den bitartean.