"Ezezagun perfektuak" da Alex de la Iglesiaren azkeneko filma, eta bera izan da Decidata, PKF Attest, eta datuen analisia eta azterketa egiteko adituek hartu duten aitzakia, berri digitalen bidez zer gertatzen ikusi, eta hori enpresek nola kudeatzen duten aztertzeko.
Azaroaren 14an, eta berriro ere Logikalineren babesean, abiatu zen APD eta Orona Fundazioak antolatzen duten ohiko zine foruma. Bere helburua digitalizazioaren inguruan enpresek nola mugitzen diren aztertzea zen, eta horren inguruan berriak lantzeko garaian sortu daitezkeen zalantzak argitzea.
Filmaren metrajarean ostean, non gure intimitatea zaindu eta babestu behar dugula esaten digun horretan, eta jendearen begiradapean, Javier Lizarralde PKF ATTEST eko bazkidea, Belen Muñiz Laboral Kutxako Data Scientista eta Iñaki Pertusa, Decidatako bazkidea hizlari zirela, datuen erabilpenean dagoen arazoa eraman zuten argitzera, eta horren inguruan enpresek sortzen duten berrien kudeaketa ere bai. Erabiltzaileek sare sozialei buruz entzun dutenei ihes egiten dutenak-RRSS-m, eta hori izan zen Pertusak hasieratik nabarmendu nahi izan zuena. "Beharrezkoa da RRSS-an realitate enpresarialetatik, realitatea banatzea: Googlek, facebook-ek…. Asko dakite gutaz, baina adibidez, telefoniako konpainia handiek ia ez gaituzte ezagutzen, eta ahalik eta zerbitzurik onena ematea ari dira topatzen".
Hazkundea, zerbitzu hobeak eta kudeaketa hobea dira big dataren atzean ezkutatzen diren giltzarriak. "Enpresa guztiek behar dugu informazioa, hobetu ahal izateko, baina beti ere ongi aztertuz daukagun informazio guztia, eta horri erabilpen ona ematen ari garela segurtatuz", argitu zuen Lizarraldek. Horretarako informazioa erantzunkizunez erabiltzea eta ongi formatutako langileak izatea beharrezkoa dela azpimarratu zuen. "Arriskua ez dago teknologian, horri ematen zaion erabilpenean baizik, eta horretarako formakuntza on bat beharrezkoa da".
Balio erantsiaren bila
Facebooken eta Googlen krisia pasatu ostean, eta Gipuzkoako zenbait enpresei barruko informazioa zabaldu izanaren eztabaidan, denek egiten duten galdera agertzeko ez zen zai egon beharrik izan. Non daude informazioa erabiltzearen mugak?
Iritzia eman zuen lehena Belen Muñiz izan zen, mahian zegoen Data Scientista. "Muga hori guk jartzen dugu, baina enpresak dira horri balio erantsia eman behar diotenak, izan ere bezeroek bai badakite horrek balio handia duela, eta kasu batzuetan diru asko, gainera".
Ez da kasualitatea, hizlarietako bat banka mundutik etorri izana, big data teknologiaren babesean gehien hazi den sektorea baita; datu askoren azterketa sakona da, baina ezertarako balio ez duena helburu zehatzik ez badago. Baina momentuz, ez da izenetan bakarrik geratzen, edo aurpegietan, baizik eta Muñizek dion bezala "nitxoetan". "Datu askoren azterketa egiterakoan ez da ikusten bere atzean dagoen pertsona, baizik eta pertsonen nitxoak bilatzen dituzu, prozesua automatizatzeko, eta enpresak efizienteagoak egiteko. Lehen, bezeroei banketxetan egiten zitzaizkien azterketak, intrusiboagoak izaten ziren, baina orain kota masiboagoak lortu ditu".
Askok horrela uste ez badute ere, enpresek balio erantsiaren aurkikuntza horretan erabiltzaileen onespena izaten dute, beti ere euren informazioaren erabilpena legediaren barruan baldin badoa, eta euren beharretara sartzen baldin badira; nahiz eta bot bat izan harrera egiten diena. "Abiadura ikaragarrizkoa izango da, eta hemendik 5 urtera bide ezezagun batean sartuko gara. Ez dugu jakingo beste aldean dagoena bot bat den edo ez, baina arazoa konpontzen baldin badigu, ez digu axolarik izango", esan zuen Pertusak. Gainera, hitzaldia itxaropenez beteriko esaldi batekin amaitu zuen: "IA-k ez ditu gizakiak gaindituko".