Pentsa ezazu dei bat jasotzen duzula nahi ez duzun zerbait saldu nahian. Pentsa ezazu ez zaudela inor entzuteko, ez eta betirako izango den zerbitzu bat saldu nahi dizuna ere. Eta orain pentsa ezazu, haserrealdi batean, teleoperadore bati deitzen diozula, ez dakizulako zure telefono zenbakia nondik lortu duen.

Imajinazioa horrelako irudiz beteta dago, eta orain arte posible zen nahi ez ziren deiak jasotzea. Telefono zenbaki bat izanez gero, datu base batean amaitzen zuelako, eta telefoniako edozein konpainiak lortu zezaken zenbaki hori, horrela euren deiak egiteko erabiltzen zituzten, eta salmentak egiteko; ADSL, mugikorren zenbaki aldaketa, ordainduzko telebista, ea…. Orain artekoa zuzena izan zitekeen, baina dei horiek behin eta berriz errepikatzen hasten direnean, arazoa hasten da.

Legedi berria sartu arte ez zen nahikoa izaten erabiltzailearen eskaera, bakean uzteko eskatuz, orain bai. Hemendik aurrera jasoko duzun salmentarako dei bat, zu ados zaudelako izango da, eta euren datu basean egoteko zure adostasuna eman duzulako izango da.

Datuen gordeketarako arau berriak alarma guztiak abian jarri dituela garbi dago, bainan hau ez da telemarketingaren amaiera, ez behintzat oraingoz, aurreikusten baitzen.

2010 urte inguruan, Telefonica, Vodafone, Orange, Yoigo eta ONO izan ziren kode deontologikoa sinatu zuten konpainiak, eta horrekin deiak erregularizatu nahi zituzten, baina ez zen nahikoa izan. Deiak jarraitu egin zuten, horrela maiatzaren 25era arte , orduan jarri baitzen abian Datuen Protekziorako Arau Nagusia. Une horretan bai eman zela pausoa.

Ordurarte isiltasunak baiezkoa esan nahi zuen, eta zure informazioa edozein datu baseetan egon zitekeen, beti ere zuk ezezkoa esaten ez bazenuen. Orain, eta araudi berriaren arabera, baiezkoa lortzeaaskoz ere zailagoa da, eta ez du balio biztanlegoaren isiltasunakbere datuak erabiltzeko, bere baiezkoa izan behar da, bere datuak erabili ahal izateko. Enpresek bere baiezkoa behar dute erabiltzaileen aldetik, edo bezero potentzialen aldetik.

´´LODP-Datuen Protekzioarako Araudia- beti egon da present contactcenterretan, baino, araudi berriak egokitze bat ekarri du, barruko datuen protekziorako Delegatuaren eskutik´´, esaten zuen Nagore Peñagarikanok, Salmenten Eragiketen Zuzendariak, gainera berak nabarmentzen du, egokitze horretako giltzarri nagusia, datuen protekziorako Delegatua izan dela. AEPD-rekin -datuen protekzioarako Agentziarekin, eta aldi berean enpresaren aurrean euren eskubideak defendatu eta argitu nahi dituzten hiritarrekin, datu baseen pribazitatearen inguruan izan daitezkeen hausturekin.

Peñagarikanok dion bezalaxe, datuen Protekzioaren Araudian  eman den erreformak ez luke sortu behar enpresentzako inongo galerarik, justu kontrakoa izan beharko luke, horrekin segurtasunean irabaziko lukete, eta ardurak banatu. ``Gure kasuan prozedurak berrikusi ditugu, eta eszenatoki berri honetara egokitu ditugu, erabiltzaileen eta enpresa beraren eskubideak arriskuan jarri gabe. Gainera, oraingo legedia betetzen ez zuten datu guztiak apurtu ditugu, eta agenteak formatu ditugu amaierako erabiltzailearekin harremanetan izanez´´, eransten du.

Egia da guzti honek onura ekarri duela, baina egia da baita ere enpresa txikiak babes gutxiagorekin geratzen direla, isun handiei aurre egin behar dietelako, eta batzuentzat aurrera eraman ezinezkoak izango direlako. Marketing sailak, aldiz, erabateko eraldaketa izaten ari dira leadsenkaptazioan, eta horiek darabilzkiten datuen segurtasuna indartzera behartzen ditu, eta aldi berean bere sisteman izan ditzazketen akatsak argitu.

Aldaketen giroa, pribzitatearena baino gehiago da, telesalmentako kanpainak, leadsen sortzeak… Sektoreko Konpainia handien salmenten indarrak, bezero berrien ohiturei aurre egin beharko die.

                         Gozotik Netflixera

Telesalmentan gauzak ikaragarri aldatu dira. 1881. urtean, Berlingo gozogile batek, Kranler izenekoak, berak egiten zituen gozoak telefonoz saltzen hastea erabaki zuen, eta bere salmentak bikoiztu egin ziren. Ordutik euri asko egin du, eta aldaketak ere izan dira. Motorolak lehen deia egin baino 100 urte lehenago hasi ziren telesalmentak, eta ordutik asko aldatu dira bai baldintzak eta baita beharrak ere. ´´Nahiz eta EAEn mugikorren gigei, eta internetarenabiaduari garrantzi handia ematen zaion, apurka-apurka operadoreek telebistako edukiari ari zaizkie garrantzia ematen, eta horrek erabateko aldaketa sortu du bezeroen beharretan, izan ere ordaindu beharrekoeta kiroletako  kanalak izateko beharra baitauka´´, esaten du Begoña Aizpuruak, Logikalineko Sales Managerrak. Joera honekin,  ordaindu beharreko kanalekin eta ikusi nahi dirensareen oinarriak asentatzen joan dira. Lehia honetan, edukien plataforma den Netflix amerikarrak zer esan handia dauka. ´´Telebistaren garrantziak indarra hartzen du Nafarroan, nahiz eta azkeneko bi urte hauetan telebista ikusteko modua aldatzen ari dela konturatu. Orain edukiak kartara gozatzeak hartzen du garrantzia, eta non, noiz eta nola ikusi erabaki. Orain porfolioak eskatzen dizkigute Netflix edo HBO bezalako plataformekin, eta baita espezializatutako zinema-kanalekin ere´´, gehitzen du Aizpuruak.

Sektore guztietakoenpresek aldaketa asko izan dituzte mendeetetan zehar, bai hobetzeko asmoarekin, eta baita legeak eragindako datuen babesa dela-eta ere. Gogoratu behar da, 2013. urtean, Espainiako Datuen Babes Agentziak 900.000 euroko isuna ezarri ziola Googleri, pertsonen informazioa behar bezala ez erabiltzeagatik, beste gauzabatzuen artean. Isun hau oso ezaguna egin bazen ere, ez zen azkenekoa izan.

Blackhat SEO 

Alderekata beharrezkoa bihurtzen da. Bilatzaile guztiak, baina batez ere, lehen aipaturiko googlek, urteak daramatza blackhatSEOrekin borrokan. Bilatzaileen lekua hobetzeko teknikak dira, nahiz eta adimenduna edo ausarta izan. Horrekin, Keywordsen errepikatu kamuflatuak erabiltzen zituzten, edo site bateko hitz gakoa erabili SERP-en, Bilatzaileen emaitzen orrian. Bidai agentzi askok erabiltzen zuten teknika hau, baina 2014. urterarte  ez ziren ondorioak iritsi. Orduan Googlek Expedia zigortu zuen, interneteko bidai agentzia ezaguna, eta Wall Stret Journal bezalako komunikabideek esan zutenez, ´´Konpainiaren akzioak %10a jaitsi ziren, zigorraren berri jakin bezain azkar´´.

Gaur egun, biktima eta exekutaria, lupa beragaz daude ikuskatuak, MaxSchremsena. Googlek Expedia zigortu baldin bazuen 2014.enean, orain bilatzaileen bilatzailea dago, Instagranekin batera, WhatsApp eta Facebooken begiradapean.

Datuen babeserako sortutako legedi berria abian jarri bezain azkar, Schrems, ´´Europa vs Facebook´´ eko liderra izan zenak, lau handien zigorra eskatu zuen, euren bezeroei euren baldintzak betearazten dizkietela oinarrituz, euren zerbitzuekin aurrera jarraitu ahal izateko, normalena bezeroek euren datuekin zer egin erabakitzea izango zenean.SEO-ren zalantzazko teknikak, eta nekatu arte datu baseak ustiatu izanak, biak ere oso gutxi zainduz, eta beti ere bitartekoak inoiz justifikatzen duen amaierari lehentasuna emanez.

Logikalinek denen segurtasuna eta pribazitatea bermatzen ditu, arreta eta laguntza prozesu guztietan. Informazio gehiago nahi? Hemen daukazu.