Ezaguna da multinazional amerikar ospetsu bateko hanburgesen prezioa kontrastatzeko parametroa, ekonomia desberdinen arteko konparatiboak egiteko. Beste parametro batzuk ere erabil ditzakegu, jarduera ekonomikoa neurtzeko; eskatzen diren itzulpenen eskaria, esaterako. Parametro bitxi horrek adieraz diezaguke zein sektorek eta zein proiektu klasek duten dinamismo gehien. Logikalineko Itzulpen Sailean mugimendu handia izaten da. Udalek gero eta itzulpen gehiago eskatzen dituzte; krisiari aurre egiteko, dituzten baliabideak sormen handiz erabiltzen ari dira. Udal batzuk birziklatze profesionaleko ikastaroetan ari dira parte hartzen; beste batzuk, berriz, balio historiko-kulturalak sustatzeko proiektuak lantzen ari dira, duten aberastasuna eta turismoa ezagutzera emateko. Dudarik ez dago Goierriko, Tolosaldeko eta Debaldeko udal asko eta asko (beste udal askoren artean) jo eta ke ari direla. Sektore pribatuan ere eskaria badago; proiektu eta plan berriak eta kreatiboak aurkezten ari dira. Itzulpenak tokiko nahiz nazioarteko enpresek eskatzen dituzte. Logikalineko Itzulpen sailekooi atsegin zaigu beren proiektuak eta jarduerak komunikatu eta konpartitu nahi dituzten hainbeste pertsonen ahalegin, amets eta egitasmoen lekuko izatea. Gu pozik gaude gure harri koskorra ipintzeaz, hitza emanez, oihartzuna hainbat hizkuntzatan entzuten den hitza hain zuzen.