Joan berri den 2013 urtearen amaieran, Osakidetza  EAEko osasun zerbitzua egunkari zein albistegietan ikusi ahal izan genuen hain ohiko ez den berri bat tarteko:  Aurretiko Zitak egiteko pertsonek erantzundako deietara itzuli dela, dei mekanizatuak alde batetara utzita.

2011ean ezarri zuen Osakidetzak aurretiko zitak telefonoz erantzungailuen bitartez ezartzeko sistema. Sistema honek erabilgarritasunean azaldutako hainbat akatsez gain, kexa eta erreklamazio andana  ekarri zizkion administrazioari, erabiltzaile eta profesionalen aldetik. Gaia Eusko Legebiltzarrera  ere heldu zen eta guzti honek aurreko sistemara itzultzeko erabakia eragin zuen Osakidetzaren aldetik. Araban hasi, Gipuzkoan gero eta Bizkaian azkenik, urte amaierarako, bertako profesionalak zituzten telefonoaren bestaldean Osakidetzako erabiltzaileek. Sistema  honetara bueltatu direla adierazteko, triptikoak zabaldu ditu Osakidetzak anbulatorioetan, “Pertsonen artekoa” izenburupean.

Maiz entzun izan dugu egunerokotasunean ditugun mintzaldietan jende asko bere onetik ateratzen duela makina bati hitz egin behar izateak. Bezeroaren edo hiritarraren arretarako ezartzen den telefono batetan enpatia bilatzen du erabiltzaileak, bera bezalako batek ulertua izatearen beharra eta azaldu nahi duen hori jasoa izan denaren zuhurtzia osoa edukitzea. Badago gainera komunikatzeko gaitasun murritza izan dezaketen pertsonak, direla diren arrazoiak medio eta komunikazio gabezia hori behar bezala konpon dezake formakuntza egokia jaso eta dohain berezia duen operadore batek, esandakoa testualki bakarrik ulertuko duen makina batek sekula lortuko ez duena.

Horregaitik, bere biziko garrantzia izan dezake, erabiltzailea bezero ala hiritar izan, beretzat garrantzitsua izango dena komunikatu ahal izateko, enpresek zein instituzioek pertsonak jartzea telefonoaren beste aldean. Eta horretarako langileak ez dituztenean, bati aurkitu ajhal izango dituzte horretan lagundu ahal izango dieten profesionalak:

https://www.logikaline.com/eu/berriak/telefonoaren-beste-aldean-pertsona-bat-dagoenean/no-94/