Prosumitzaile bat aldi berean produktore eta kontsumitzaile da. Bai, argi eta garbi.

Norbaitek galdetzen badu zer produzitzen duen zehatz-mehatz, erantzuna zabala da: edukiak, gomendioak, iradokizunak. Duen indarra produktu edo zerbitzu jakin baten inguruan jarraitzaileak sortzeko duen gaitasunetik datorkio. Hau da, markaren enbaxadoreak edo aliatuak dira; enpresei erabiltzaileengana hurbiltzeko bidea errazten diete. Kapazak dira erabiltzaileak konbentzitzeko eta fidelizatzeko, eta baita produktu edo zerbitzu jakin baten erabiltzaileei bultzada txiki bat eman eta hain gogokoa dugun WOW efektua eragiteko ere.  

Aurreko artikuluetan adierazi izan dugun bezala, kontsumitzaileen % 92ak gomendioei erreparatzen die produktuak edo zerbitzuak kontsumitzeko orduan. Gomendio horietako asko edozein sare sozialetan dauden prosumitzaileek emandakoak izaten dira, sare sozialen artean Youtube delarik nagusienetan nagusiena.  Ameriketako Estatu Batuetako negozio txikien % 9ak kanal hau baliatzen du bere marka hedatzeko. 

Ulertzen nekeza den transformazio digitalean murgildutako enpresa askorentzat ez da txantxetako kontua prosumitzaileak aurkitzeko eta haiei entzuteko gai izatea. Prosumitzaileen ekarpenak oso inportanteak dira bezeroen esperientzia hobetzeko; erabiltzaileen fideltasuna ez ezik edozein promozio kanpainaren inbertsioaren itzulkina ere hobetu egiten dute. Gauza jakina da COVID-19 gaitzak eragindako krisiaren aurretik marken % 65 hasita zeudela marketineko kanpainak influencers direlakoekin egiten. 

Aurrez ikusten ez zen etorkizuna bizitzea egokitu zaigu, erlojuaren kontra gainera. Toffler-ek iragarri zuen moduan,  XXI. mendeko analfabetoak ez dira irakurtzen edo idazten ez dakitenak izango, baizik eta ikasteko, desikasteko eta berrikasteko gai ez direnak. Esaldi ezagun horrek errealitate bat laburbiltzen du: zerbitzu jakin bat ezagutzera emateko edo arreta eskaintzeko, pausu bat aurretik joan behar da eta, horretarako, onena da azken erabiltzaileengana iristen dakitenengandik ikastea.  

Logikalinek badu esperientzia entzumen aktiboaren arloan; internetera eramateko gai izan gara, “komunikazioaren zirkulua ixteko”.

Ezagutu nola egiten dugun, 943 110 022 telefono zenbakira deituta.