Erosotasunaren aroan bizi gara; erabaki pertsonalizatuak eta egozentrismoa dira nagusi. Mugikorren bidez konektatuta eta laguntzaile birtualak baliatuz, gure garaiaren jaun eta jabe bihurtu gara eta gure garaiarekin zer egin erabakitzen dugu. 

Panorama horretan, interneten egunero lau ordu aritzen gara eskatu ahala eskuratzen diren plataformetako eta sare sozialetako edukiak kontsumitzen. Spotify, Netflix eta Filmin  dira bilaketetarako gehien erabiltzen ditugun plataformak; dena den, Youtube da liderra arlo horretan: 2005ean sortu zen eta, harrezkero, gehien erabiltzen dugun plataforma da. Berebiziko garrantzia dauka Youtubek, markek aldatu egin dute beren bezeroekin eta erabiltzaileekin komunikatzeko eta, bidez batez, haien eskaerei erantzuteko modua. 

Telebista apenas ikusten dugun; orain, Youtubek noiz abisatu zain egoten gara, gure gustuko programa noiz ikus dezakegun abisatu zain alegia, eta, noski, enpresek ere beren edukiak sare sozial horietara moldatzeko gai izatea espero dugu. Zerbaitengatik da inportantea Youtuben marketin-estrategia bat egitea, horrela lortuko dugulako:

-Gure webgunerako trafikoa handitzea.

-Gure markaren nortasuna sendotzea.

-Gure edukiak modu arin eta erraz batean hedatzea.

-Gure markari bisibilitatea ematea: ikus-entzunezko edukien plataforman milioika erreprodukzio izaten dira egunero.

-Gure markak plataformaren 2 mila milioi baino erabiltzaile gehiagorengan izango du eragina.

Artikuluaren hasieran esandakora bueltatuz, zer eta nola kontsumitu erabakitzen dugu gaur eta, gainera, Youtuberi eta inguratzen gaituen ekosistema digitalari esker, aukera dugu gure markekin edo zerbitzuekin izaten ditugun gorabeherak non konpondu aukeratzeko.