Txatbot edo txat-robota programa bat da, erabiltzaileekin giza elkarrizketen antzeko interakzioan aritzeko programa hain zuzen; normalean testu bidez funtzionatzen du. Baliabide ezin hobea da aurreneko elkarrizketa-faseetarako. Baina, arreta-zerbitzuan adituak direnen talde baten laguntza behar du eta aditu taldeak, elkarrizketako fase aurreratuagoetan, elkarrizketan esku hartuko du eta erabiltzaileek dituzten beharrei erantzungo die.

Dena den, txatbota zure enpresaren webgunean txertatu aurretik, enpresaren eta bezeroen benetako beharrak aztertu beharko zenituzke.

Hainbat txatbot-mota daude: txatbot kognitiboa, ITR edo testu bidezko interakziorako txatbota, Word spotting…

Guk bezeroaren arretarako oinarrizko parametroak aztertuko ditugu, eta oinarrizko hiru mota hauek dauzkagu: 

  • Arreta-zerbitzua 24/7 emateko txatbota

Zure ecommerce edo merkataritza elektronikoko errebote-tasa murriztu nahi baduzu, ondo etorriko zaizu bat edukitzea. Demostratuta dago errebote-tasa %50a baino handiagoa izaten dela hein batean kontsumitzaileek bezeroaren arreta-zerbitzuaren jendaurreko ordutegitik kanpo izaten dituztelako dudak.

Halakoetan, elkarrizketa-sekuentzia luzeagoak eta landuagoak izaten dira eta, horretarako, funtsezkoa da keyword-azterketa bat egitea eta, noski, erabiltzaileek eginiko kontsultak oso ondo ezagutzea.

Maiz egiten diren galderen sistema, hau da, FAQ sistema interaktiboaren antzera funtzionatzen du.  

  • Txatbot aholkularia, lead-sortzaile ere esaten zaiona

Ezinbesteko tresna da kontsumitzailearen jakin-nahia behar bihurtzeko. Txat honek webgunetik kanpo ematen ditu gomendioak, baina erabiltzaileen kontsultetan oinarrituta.

Kontua da kontsumitzailearen esperientzia pertsonalizatzea. Horrek epe luzeko lana eskatzen du; azken baten, asmoa da aurreneko bisitak edo leadak pixkanaka bezero leialak bihurtzea eta, txatbot horren jarraipenari esker, lead koalifikatu bihurtzea.

  • Txatbot sozialak

Branding edo marka-estrategiara bideratutako txatbotak dira. Horien helburua da engagement delakoa indartzea. Horretarako, eduki pertsonalizatuak gomendatzen dira bisitarientzat. 

Txatbot omnikanala edukiz gero, enpresek informazio ugari izaten dute, ezinbestean kontsultatu beharreko informazioa.