Fidelizazioak dagoeneko ez du sekreturik Logikalinerentzat. Hiru urte jarraian jaso dugu “Urteko bezeroentzako arreta-zerbitzua” eta gure contact center-a sektoreko erreferente da Gipuzkoan. 

Urriaren 21ean, gauez, Líderes en Servicio sariketaren 9. edizioko sariak entregatzeko zeremonia izan zen Madrilgo Coliseum antzokian. Ekitaldian, Estatuko punta-puntako enpresak bildu ziren; besteak beste, Generali Seguros, Cofidis edo DHL. Iñaki Gorostidi gerentea eta Leire Zabaleta Proiektu eta Teknologia arduraduna izan ziren Logikalineren izenean.

Ana Banquer sariketaren komunikazio-arduradunaren esanetan, sari honen helburua da “erabiltzaileei hitza ematea bezeroentzako arreta-zerbitzuaren arloan eta enpresetako bezeroentzako arreta-zerbitzuari merezi duen balioa ematea”. Helburu hori inoiz baino garrantzitsuagoa da, kontsumitzaileak gero eta exijenteagoak direlako.  

BEGEk, Bezeroen Esperientziaren Garapenerako Elkarteak eginiko kalkuluen arabera, bezeroen galeren %85ean esperientzia txarrak du zerikusia. Eta behar bezala atenditzen saiatzea oso inportantea da kontsumitzailearentzat; kontsumitzaileen %55 prest dago gehiago ordaintzeko esperientzia on bat bermatzen bazaio. Iritzi berekoa da Leire Zabaleta: “Gure bezeroen %30 baino gehiagok 10 urte baino gehiago daramatza gurekin eta hori ez da kasualitatea, gure lan egiteko erak zerikusi handia du horretan”.

Dena den, Logikalinen arrakastak haratago doaz. Banaketa Handiko sektoreko saria lortu du; hori, gainera, ohitura bihurtzen ari da contact center-arentzat. Bi sariek argi uzten dituzte Eroskirekin batera eginiko ibilbide eta ahalegin arrakastasuak. Eroski da Logikalineren bezerorik inportanteenetako bat. 

2019a hazkunde eta nobedadeen urtea izan da contact center-eko enpresa gipuzkoarrarentzat. Bizkaia aldera hedatzeaz gain, enpresa eredugarri bihurtu da Enpresaren Kultura Berriaren barruan“.

Fidelizazioan liderrak