Bigarren urtez jarraian, eta berriro ere Eroskiren eskutik, bezeroei egiten zaien Urteko Arreta Zerbitzurik onenaren saria jaso du, fidelizazioen kluben mailan.

Sari banaketa pasa den urriaren 23an egin zen Madrilgo Neptuno Jauregian. Bertan izan ziren Estatu espainiarreko hogei enpresa inguru. Samsung, Ikea edo Nationale Nederlanden aseguru etxea izan ziren gaueko beste irabazleetako  batzuk. Logikalineko Gerentea den Iñaki Gorostidi eta Proiektu eta Teknologia arduraduna den Leire Zabaletak ordezkatu zuten Abaltzisketako enpresa.

Estatu espainiarreko % 70ak baino gehiagok adierazten dute,  eskaintzen den arreta zerbitzuaren kalitateak zer esan handia daukala erosi edo ez erabakitzerako garaian. Horrela, Contact Centerra osatzen duten 100 agenteek baino gehiagok egunero bezeroarekiko izaten duten  gertutasunak eta zaintzak saria izan du; Iñaki Gorostidik diona baieztatuz. ´´Logikaline eta Contact Center, delikatesem bat dira Cad Interracionen bizipen ahaztezinak lortzeko helburuak mugituta``.

Abaltzisketako enpresak bere laneko erak hobetzen ditu, barruko auditoriei esker, eta 2014an Eroskirekin harreman komertzialak hasi zituenetik, Distribuzio Handiko garaipen bat baino gehiago ere lortu ditu.

Enpresetako auditorietan aditua den Sotto Tempo enpresak antolatzen duen Zerbitzuetako Liderrak lehiaketa, Estatu frantsesean jaio zen 2011ean, enpresek zerbitzua hobetzeko asmoarekin, eta Estatu espainiarrean bere zortzigarren edizioa izan du, eta bosgarrena, berriz, Britania Handian. Auditoria enpresa honek, sariak banatzerako garaian, konfidentzialki egunero egiten ditu ebaluaketak, horrela egunerokotasunean, erabiltzaileen eta auditoria egiten dion enpresaren artean dagoen harreman kalitatea aztertuz. Aurtengoan berriro ere Logikalinek agerian utzi du duen maila.

Logikalinek bezeroen arretako "Lideres en servicio" lehiaketako bi sari irabazi ditu