`Aurki, Platonen leizea jendearentzat irekiko da, ikuskizun esklusiboa, munduan bakarra. Erosi orain zure sarrera!”

Honela eman zion amaiera Saramagok La Caverna bere eleberri metaforikoari. Eleberriaren bidez, autore portugaldarrak Platonen planteamenduei buruzko hausnarketa bat egiten zuen; globalizazioaren eta kontsumismoaren ondorioz dagoen komunikazio-falta kritikatzen zuen.  

Saramagok gogoeta bat egin zuen gizakiak berezkoa duen zerbaiten inguruan: komunikazioa. Komunikazioa da mezu guztien oinarria eta norbanakoaren edo, guri dagokigun arloan, enpresaren hobekuntzarako eta/edo hazkuntzarako egiten den proposamen oro aztertzeko abiapuntua. Izan ere, 2018an customer experience ekimenera bideratu zen fakturazioaren portzentajea aurreko urtekoa baino %5 handiagoa izan zen, eta badirudi halako inbertsioak handitzen jarraituko duela. 

Logikalinek contact center enpresa moduan egin duen aurrerapen teknologiko inportanteenetako bat ahotsa ezagutzeko softwarearen arloan egin du.

Siri, Alexa edo Cortana dira mota honetan softwarean oinarritutako baliabide birtual ezagunenetako eta ezaguterrazenetako batzuk; urrats bat eman du adimen artifizialeko sistemetan eta zubi-lanak egiten ditu pertsonen eta makinen artean. 

Live Transcribe ahotsa ezagutzeko Googlen sistema da eta teknologia hau baliatzen du. Izenak berak dioen bezala, erabiltzaileak esaten duena denbora errealean transkribatzen du haren pantailan; elkarrizketa erraztu egiten du, horrela. Soluzio ezin hobea entzumen-arazoak dituzten pertsonentzat, arreta-sistema inklusiboak ahalbidetzen dituztelako.

Teknologia honek ematen duen beste aukeretako bat da IVR edo ahots bidezko erantzun interaktiboa. Sistema horri esker, deitzaileak esaten duena ulertu eta eskatzen duena modu naturalean interpreta daiteke, telefonoaren teklatua erabiliz edo hitz edo zenbaki jakin batzuk erabiliz. IVRak diseinatuta daude oinarrizko informazioa erabiltzaileari azkar emateko edo deia pertsona adituari edo adituei pasatzeko. Horri guztiari esker, enpresek prozesu askoz efizienteagoak eta arinagoak izatea lortzen dute. 

Nolanahi ere, teknologia ondo garatzen badugu, interferentziarik gabeko komunikaziora iristeko zubia eraikiko dugu, helburua inklusio soziala izan edo efizientzia handiago izan.

OMNIEXPERIENTZIAK ETA ARRETA ZERBITZUAK