Eroskiren eskutik, Logikaline erreferente bihurtu da fidelizazioan, telelana eta COVIDa protagonista izan diren urtean.
Abenduaren bateko eguerdian eta streaming teknika baliatuz, Líderes en Servicio izeneko sariak emateko ekitaldiaren 10. edizioa izan zen, lehiaketaren historian lehen gala birtuala.
Contact center-etik dena prestatu zen, agenteek ere galaz goza zezaten taldeko hainbat arduradunekin batera; besteak beste, Leire Zabaleta proiektu eta teknologia zuzendaria egon zen agenteekin. Zabaletak azpimarratu zuen garrantzitsua zela ekitaldiaz Eroski Club-ari delicatessen arreta-zerbitzua ematen dutenekin batera gozatu ahal izatea.
Albisteak:
LOGIKALINEK BEZEROEN ARRETAKO "LIDERES EN SERVICIO" LEHIAKETAKO BI SARI IRABAZI DITU
LeasePlan eta iRobot enpresek sarietako batzuk eskuratu zituzten. LeasePlan renting arloan aritzen da nazioartean eta herbehereetan sortu zen, eta iRobot empresa, berriz, robot xurgagailuen sektorean aritzen da.
Enpresen ahalmen teknologikoa garrantzitsua izan da aurten eta sari honek agerian uzten du Abaltzisketako contact center-aren lanaren balioa. Izan ere, gure taldea gai izan zen COVIDaren lehen boladan plataforma denbora errekorrean berrantolatzeko eta, hala, gaur arte eman izan duen kalitate-mailari eusteko.
Oso sari handia izan da, kontuan izanik Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren Europako Behatokiak dioena: espainiarren %72ak bakarrik aitortzen du jasotako arreta-zerbitzuarekin gustura dagoela.
Pozik eta hainbat helburu beteta esaten diogu agur 2020ari.