Contact center-a “OKencasa” laguntza-programarekin batera ariko da haren bigarren fasean, adineko edo edozein motatako mendekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei babesa eta laguntza emateko fasean hain zuzen.

Zerbitzu hau zerbitzu sozial bat da nabarmen eta ez da lehenengo aldia contact center-ak tankera honetako zerbitzuak ematen dituela; esaterako, Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkartearekin edo CITA Alzheimer Fundazioarekin ere aritu gara lanean.

OKencasa laguntza-programa 2018an jarri zen martxan, beren senitartekoak zaintzeaz arduratzen ziren 400 donostiarrei jarraipena egiteko eta laguntza emateko asmoz. 

Doako ekimen honek zaintzaileei dakarzkien onura fisiko, mental eta ekonomikoak ikusita, bigarren faseari ekin zaio orain eta, bigarren fase honetan, Logikalinek ekimena Errenteria, Ataun, Irun eta Pasaiara hedatzen lagunduko du, proba pilotu honetarako profil berriak aurkitzeko helburuz.

Ainara Urdalleta zerbitzua definitzeaz arduratu denaren esanetan, “Programa ekimen soziala denez eta karga emozional handia duenez, zerbitzu desberdin bat bihurtu da denontzat, baita telefono-arretan aritzen diren agenteentzat ere”.

Zerbitzua urtebete inguru egongo da martxan eta dagoeneko hasi gara ematen. Zenbait parte-hartzaileren feedbacka jaso dugu; esker ona eta miresmena adierazi dizkigute halako ideia interesgarri eta altruistarengatik.

Albisteak

Logikaline Alzheimerren zitazioren indarrak lotzen ditu europan proiektu aitzindariarentzat